Logoa
Logoa

Larrabetzu, UEMAko kide berria

  Euskera  Larrabetzu

Larrabetzu, UEMAko kide berria

Urtarrilaren 14tik aurrera, Larrabetzu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide berria da. Guztira 82 udal dira UEMAko kide gaur egun, 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz.

Larrabetzuko Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) parte izatera pasa den urtarrilaren 14an, Ea, Dima, Ziortza-Bolibar, Legorreta, Mendaro, Ataun, Errezil eta Areatzarekin batera. Dagoeneko 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute UEMAko kideek. Lehendakaria den Josu Labakak adierazi du urte berri honetarako aurreikuspen onak daudela: “Hainbat herrik erakutsi dute UEMAko kide izateko gogoa, eta horiekin ere ari gara bilerak egiten, ahalik eta adostasun zabalenarekin har dezaten erabakia, iraunkorra izan dadin”, adierazi du.

 

“Tributoak ikusteko ohitura galdu beharra dago”

  Musika  Lezama

“Tributoak ikusteko ohitura galdu beharra dago”

Musikarekin izandako lehen kontaktua kitarrarekin izan bazen ere, pasioa baterian topatu zuen 21 urte zituelarik, Derioko Larrabarri baserriko entsegu lokalean. Gaur, Nahun Iniesta Vázquez Madrilen dabil fisioterapiako azken urtea egiten. Bertan ere Kontrol - M izeneko musika taldean dabil bateria jole. Laster euren lehen diskoa kaleratuko dute: ‘Mentiras y otras Verdades’.

José Basilio Gómez | Kateko saltzailea

  Gizartea  Sondika

José Basilio Gómez | Kateko saltzailea

Txorierrik lo egiten duen bitartean, egunsentiko 04:00etan, José Basilio Asuako katean daukan kioskora heltzen da: lehen egunkariak zonaldeko tabernetan banatu ostean, Kateko rotondan sartzen da, autoen artean, lanera doazenei egunkariak zuzenean saltzera. Errepideko salmentak bukatzean kioskora doa, 13:00etan negozioa itxi arte.

 

 

Baratz komunitarioen erremedioa

  Gizartea  Derio

Baratz komunitarioen erremedioa

Duela hiru urte, Derioko Seminarioak atzekaldeko futbol zelai bat alokatu zion Cáritas GKEari. Gobernuz kanpoko erakundekoek AlkarLANda ekimenaren izen bereko proiektuari hasiera eman zieten bertan, lanbide sozial eta solidarioaren inguruko ikuspegi integraladun proiektua, nekazaritza esparrukoa. Helburu nagusia ahultasun egoeran dauden pertsonei aukerak ematea da, aktibitate fisikoa eta psikologikoaz, perfil profesionala eta gaitasun mentalak landuz.

Zamudioko ondarea

  Herririk herri  Zamudio

Zamudioko ondarea

Labayru ikastegiak Zamudio: bizimodua eta ohiturak liburua argitaratu dau

 

“Azken urteotan izugarri aldatu da bizimodua. Lehen, nekazaritzan eta abeltzaintzan egoan oinarrituta eta gero industriak hartu eban garrantzia. Liburuan herri ondarea jaso gura izan dogu, hau da, lehengo bizimodua zein zan eta zelango bilakaera egon dan azaltzea”, esan deusku Akaitze Kamiruagak, Zamudio: bizimodua eta ohiturak liburuaren egile nagusiak. Akaitze Labayru ikastegiko Herri ondare bilketarako arduraduna da eta Zamudiokoa Geureak-Herri ondare bildumaren seigarren alea da. Besteak beste, Laukiz, Morgak, Mungiak eta Bediak osatzen dabe bilduma. 

 

 

Gabonetako beste izarrak

  Zenbait  Txorierri

Gabonetako beste izarrak

Gogoko izan edo ez, Gabonak opor tradizionalak izan ohi dira familia gehienetan. Bai hemen, baita Txinan ere, eta ez da hitz egiteko modu bat. Ukaezina da garai hauetan batez ere, jan eta jan egiten dela. Mahaiak askotariko jakiez janzten dira: hestekiak, otarrainxkak, frijituak, saldak, arrainak, okelak… postreetan, ostera, polboroi eta bestelako gozoen artean, Gabonetako special guest-ak dauzkagu: turroiak.  Zergatik dira baina, hain famatuak gure kolesterola hodeietara daramatzaten tableta formadun altxor hauek?

Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

 Txorierri

Zer egin dezaket nik euskararen alde?

  Iritzia  Txorierri

Zer egin dezaket nik euskararen alde?

Hara 2016ko Euskararen Nazioarteko Eguneko eslogana. Eslogan polita bezain beharrezkoa. Zergatik beharrezkoa? Hara.

Maria irakaslea da, Cenicerokoa. Urte laburretan lankide izan nuen. Ikasturtearen amaieran honelaxe esan zidan: “Nik urte bi eman nituen zure hizkuntza ikasten”.

Turroiak 2016

  Zenbait  Txorierri

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Etxahun Lekue, txapeldun!

  Bertsolaritza  Larrabetzu

Etxahun Lekue, txapeldun!

Gazte larrabetzuarrak Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren 2016ko edizioa irabazi zuen, Xabat Galletebeitiarekin buruz burukoa jokatu ostean. “Poztasun handia sentitu dut. Ez da nire buruari derrigorrez jarri diodan helburua. Txapel barik bertsolari on asko egon ziren bertan. Txapela baino, jendearengandik jaso dudanarekin geratzen naiz”, azaldu digu Etxahunek. Hurrengo postuak Jone Uria, Onintza Enbeita, Ibon Ajuriagojeaskoa, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxearentzat izan ziren. 

 

Loiuk paddle pista bi inauguratuko ditu

  Hirigintza  Loiu

Loiuk paddle pista bi inauguratuko ditu

Urtarrilaren 20an 19:00etan (ostiral honetan), paddle pista bi inauguratuko ditu Loiuko Udalak. Egunean bertan inaugurazio partida egingo da San Pedro jaietako 2016ko finalistekin: Tomás Odriozola eta Alfredo Tabernero Angel Aretxabaleta eta Ricardo Aranaren aurka arituko dira. Inaugurazioari amaiera emateko lunch-a egingo da.

55 litro metro karratuko euriteak, Derion

  Besterik  Derio

55 litro metro karratuko euriteak, Derion

Urtarrilaren hasieran, 0 gradu azpiko tenperaturako astea igaro ostean, hotzak euriari bidea eman zion, eta ezohiko euria izan genuen Txorierrin. Euskalmet agentziaren arabera, urtarrilaren 10ean Bilbo, Igorre, Derio eta Arboleda izan dira Bizkaian euri gehien jasan dituzten udalerriak.

Eskelak irakurtzen

  Iritzia  Txorierri

Eskelak irakurtzen

Zorionez, denborak aurrera egiten dau eta nik hemen jarraitzen dot. Bizirik nago. Beharbada hasiera gogorra, baina holan da. Gero eta zaharragoa naz, hau ere, zorionez. Horren altenatiba askoz okerragoa da. Aspaldi onartu neban, edo hori uste dot nik, zahartzen ari nazala, jadanik ez nazala gaztea.

Joku arriskutsua

  Iritzia  Txorierri

Joku arriskutsua

Egun horretan, domekan, Carmelo nasai altzau zan berarentzat egun berezia izan arren. Gero, eguerdian, Sondikako futbol taldearen presidentea hautatzeko batzarra eukien. Klubak justu 10 urte bete eta epe horretan jadanik 1946/47ko denporaldian ligako txapeldunordea geratu eta "I Trofeo Hierro" irabazi eban. Batzarrean bera aukeratu eben presidente. Bazan 1952ko ekainaren 15a.

Gabonetako menua

  Sukaldaritza  Txorierri

Gabonetako menua

Sarrera: Zainzuri zurien pudina

 

Osagaiak

Zainzuri lata bat

5 arrautza

200 ml esnegain

Piperbaltz zuri apur bat

Gatza

Gurina eta ogi birrindua, molderako

Mihi-arrain trontzo-zatiak Wakame algekin

  Sukaldaritza  Txorierri

Mihi-arrain trontzo-zatiak Wakame algekin

Eduardo Delgadoren eskutik.

Osagaiak

Mihi-arrain trontzo zati bi (txikiak eta garbituak)

Wuakame alga (belar-dendetan edo supermerkatuetan topa daitezke)

Ura

Olioa

Gatza

3,5 gr soja-lezitina

Eneldoa

Aisi-gune berria, Loiuko Zabaloetxen

  Hirigintza  Loiu

Aisi-gune berria, Loiuko Zabaloetxen

Loiuko Zabaloetxe auzoak umeentzako aisi-gune berria estreinatu zuen abenduaren 16an. Udaletxe parean dagoen zonaldeak jolas torrea dauka eta haurrentzako bestelako elementuak gehituko zaizkio.

Onddoz beteriko zainzuri punten entsalada

  Sukaldaritza  Txorierri

Onddoz beteriko zainzuri punten entsalada

Osagaiak

  • 50 gr errukula
  • 30 gr onddo
  • Tipula gorri bat
  • 50 gr irin
  • 50 gr gurin
  • 500 ml esne
  • 5 Cherry tomate
  • Hezurrik gabeko oliba beltzen bote bat
  • 10 gr Parmako gazta
  • Arraultza bat
  • Ogi arraspatua
  • Oliba olioa
  • Zainzuri punten bote bat

Roquefort tarta gazia

  Sukaldaritza  Txorierri

Roquefort tarta gazia

Osagaiak

  • 350 gr brisa orea
  • 150 gr hazi bako mahats zuri
  • 400 gr Roquefort gazta
  • 200 gr Gruyère gazta
  • 6 arrautza
  • 500 ml esnegain
  • Gatza
  • Piperbeltz zuri ehoa

Eneko Goiriena eta Alain Peña, Zamudioko IV. rallyko txapeldunak

Eneko Goiriena eta Alain Peña, Zamudioko IV. rallyko txapeldunak

TC2-3-4 eta 8ko marka onenak eskuratu ostean, Eneko Goiriena eta Alain Peña Zamudioko IV. Rallyko irabazleak izan ziren euren BMW M3arekin. Hasieran, Txus Jaiok eta Jesús Urkidik menperatu zuten lasterketa euren BMW E30 FL-arekin, baina arazo teknikoak zirela eta (balaztak bustitzen zituen olio-ihesa eta bestelakoak) hirugarren postuan bukatu zuten. 

Nabarmenak