Udalekuetan izena ematea Larrabetzun

a: Larrabetzuko Udala api 18, 11:32 Larrabetzu

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 26ra arte zabalik egongo da udalekuetan izena emateko epea. Bi udaleku-mota egongo dira: alde batetik, Etxarriko udalekuak, 2008. urtetik 2014. urtera bitartean jaiotako umeentzat; eta bestetik, udaleku irekiak, 2015. urtetik 2020. urtera bitartean jaiotako umeentzat. Izena ematea Anguleri Kultur Etxean egin behar da. Etxarriko udalekuak ekainaren 24tik 28ra izango dira, eta udaleku irekiak, ekainaren 24tik uztailaren 14ra. Informazio gehiagorako, www.larrabetzu.eus webgunera jo daiteke, edo 944 558 271 telefono-zenbakira deitu.

Txoribikers elkarteak Larrondon egingo du asteburuan motozaleen topaketa

Aikor aldizkaria api 16 Loiu

Txoribikers Loiuko motozaleen elkarteak topaketa antolatu du astebururako, apirilak 19 eta 20. Aurten topaketaren 11. edizioa beteko da, eta nobedadeekin etorriko da. Alde batetik, lekuz aldatuko da: aurreko edizioak Zabaloetxe auzoan egin dira, baina aurtengo topaketa Larrondo auzoan egingo da; eta bestetik, ekintzak barikuan hasiko dira: Five Direction taldeak kontzertua egingo du 20:00etatik aurrera.

Armarriak

t/a: Iñaki Olabarrieta eta Jose Angel Mentxaka api 10 Txorierri

Ogi-tailerra Marikobason

a: Marikobaso api 05 Derio

Surf ikastaroa

a: Chelsey Horne (Pexels) mar 27 Txorierri