mar 27, 09:56 Derio
Prentsa-ohar baten bidez zabaldu dutenez, Deriok zenbait ekintza antolatu ditu Koparen finala festa-giroan ospatzeko. Alde batetik, pantaila erraldoia ipiniko da finala ikusteko; eta beste aldetik, leihoak eta balkoiak apaintzeko lehiaketa ipini da martxan. Argazkiak gizarte-sareetan #JantziDerio traola erabilita zabaltzen dituztenen artean bi sari zozketatuko dira: Txopo Iribarrek sinatutako futboleko bota-pare bat eta Athleticeko kamiseta ofiziala, irabazlearen jokalaririk kutunenaren izena duena.
mar 26 Derio
Urtero egiten dugun moduan, PAI Bitartean eguneko zentroko langileok eta erabiltzaileok aurten ere borroka feministarekin bat egin dugu, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Aurreko urteetan, zerbitzuko erabiltzaileek eskumuturrekoak egin zituzten, borroka feministari keinu egiteko; aurten, berriz, ekimen ezberdina egitea erabaki genuen: Martxoaren 8ari lotutako irudiak zituzten txapak egitea.