Lau t´erdiko Bizkaiko finalak, Derion

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 11a, 09:00

Bizkaiko Euskal Pilota Federakuntzak Derio Kopa aurkeztu du, hau da, Bizkaia mailako Lau t´erdiko finalen jaialdia, igandean, maiatzaren 14an, jokatuko dena. Partidak 16:30etik aurrera jokatuko dira Derioko frontoian. Txapelketa martxoan hasi zenean, 187 pilotari sartu ziren lehian, baina bakarrik zortzik jokatuko dituzte finalak. Kadete mailan, Atxondoko Egoitz Axpe eta Laudioko Iker Yuste dira finalistak; gazte mailan, Gaizka Karregal galdakaoztarra eta Josu Agirreamalloa markinarra; sub-22 mailan, Sestaoko Ander Etxegibel eta Xabier Arrizabalaga markinarra; eta senior mailan, Jon Legorburu galdakaoztarra eta Inhar Ugarte sopelaztarra. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).