Logoa
Logoa
aikor.eus

Udan mintzapraktika baserrietan

Erabiltzailearen aurpegia
Udan ere mingaina astindu nahi duten mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute elkarlanean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak. Hala, uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte hartzea norberaren aukeren araberakoa da honetan ere: aldi bateko egonaldian, egun zehatzetan, ordukako egutegian, behin, aldiro; bakoitzak duen disponibilitatearen arabera. Euskara praktikatzeaz gain, baserri giroa ezagutzeko aukera bikaina da! Hain zuzen ere programarekin hasi aurretik, EHNEk formazio saio xumea eskainiko die parte hartzaileei, baserriko lanaren oinarri-oinarrizko tekniken berri izan dezaten. Urbanita hutsa izatea ere ez da eragozpena, beraz! PROIEKTUAN PARTE HARTU ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI? Zalantzak argitzeko, Topagunearekin ( gazteak@topagunea.org ) harremanetan jartzea baino ez dago. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa