Palometa popieta otarrainxka bihotzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2017ko api. 20a, 12:00
a: Jon Goikouria Larrabeiti

Lagun birentzat

 

Osagaiak

Palometa xerra bi

Otarrainxkak

Tipula bat

Porru bat

Azenario bi

Arroza

Patata bi

Brandy apur bat

Piperrauts gozoa

Tomate bat

Saltsa amerikarra

Arrain fumet-a

Prestatzeko era

Hasteko, saltsa amerikarra prestatu behar da. Horretarako, tipula, azenarioa eta porrua su txikian frijitu behar da, eta prest dagoenean, tomatea, eta otarrainxken gainerakoak gehitu (otarrainxkak zuritu eta erretserbatuko ditugu, gero erabiltzeko). Brandya bota eta flanbeatu. Piperrautsa bota, eta ondoren, fumet-a gehitu. Azkenik, arroza jarri eta 30 minutuz irakiten utzi. Birrindu eta puregailutik iragazi.

Arraina hartu eta gatzaz eta piperraz ondu. Ondoren, tipula eta azenarioa Juliana erara ebaki eta su txikian frijitu. Arrainarekin biribilkiak egin frijitutako tipula eta azenarioarekin. Erdialdean otarrainxka zurituak gehitu, bakarra biribilki bakoitzean.

Popietak egiteko, labe plaka aluminiozko paperaz estali eta aurretik markaturiko patatak jarri gatzaz eta piperraz onduz, porruarekin batera. Gainean popietak ezarri eta aluminiozko papera itxi, paketexoak sortuz. Labean sartu 180 gradutan, bost minutuz.

Platerean jartzeko horra hor gomendioa: patata ohea bazter batean jarri, saltsa amerikarra bestean. Erdian, popietak, perrexil apur batekin.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).