Aimar, Azken Barikuak kontzertu-sailean

a: Azken Barikuak api 24, 11:02 Lezama

Oxangoiti Lezamako kultur elkarteak Azken Barikuak kontzertu-saila antolatzen du hilero. Apirilaren azken barikuan, hilak 26, Aimar izango da Oxangoitin, ekimenaren baitan, bere bakarkako lehen lana aurkezten. Aimar Dientes de Luna taldeko kidea izan da. Gernikarrak rock estiloko abesti intimoak batu ditu diskoan. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

Ekintzak, Liburuaren Eguna dela eta

Aikor aldizkaria api 23 Larrabetzu   Zamudio

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Eguna da eta dataren inguruan hainbat ekintza antolatu dira herrietan. Adibidez, Eñaut Aiartzaguenak gidatutako komiki-tailerra izango da Larrabetzuko eskolan, eta 18:30etik 20:00etara liburutegia aterako da plazara: liburu bat maileguan hartuz gero, beste bat emango da opari. Hurrengo egunetarako ekintzak ere prestatu dituzte.