Eskola-kiroleko pala topaketa, domekan Larrabetzun

a: Larrabetzuko Udala api 19, 10:48 Larrabetzu

Domekan, apirilak 21, eskola-kiroleko pala topaketa izango da Larrabetzuko frontoian. Topaketa goizean izango da eta partidak 10:30ean hasiko dira. Olarreta Larrabetzuko pilota elkarteak eta Galipa Zierbenako pilotazale elkarteak antolatutako ekintza da, eta Larrabetzuko Udalaren laguntza jaso dute.

Udalekuetan izena ematea Larrabetzun

a: Larrabetzuko Udala api 18, 11:32 Larrabetzu

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 26ra arte zabalik egongo da udalekuetan izena emateko epea. Bi udaleku-mota egongo dira: alde batetik, Etxarriko udalekuak, 2008. urtetik 2014. urtera bitartean jaiotako umeentzat; eta bestetik, udaleku irekiak, 2015. urtetik 2020. urtera bitartean jaiotako umeentzat. Izena ematea Anguleri Kultur Etxean egin behar da. Etxarriko udalekuak ekainaren 24tik 28ra izango dira, eta udaleku irekiak, ekainaren 24tik uztailaren 14ra. Informazio gehiagorako, www.larrabetzu.eus webgunera jo daiteke, edo 944 558 271 telefono-zenbakira deitu.

Larunbata 20 eguraldia Min: 6ºC
Max: 19ºC
Igandea 21 eguraldia Min: 6ºC
Max: 16ºC
Astelehena 22 eguraldia Min: 8ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa