Maiatzaren 4an izango da Loiuko Gazte Eguna

a: Loiuko Bakarrak api 17 Loiu

Loiuko Bakarrak gazte-elkarteak antolatuta, maiatzaren 4an ospatuko da Gazte Eguna Loiun. Aurreko edizioetan moduan, egun osoko egitaraua prestatu dute herriko zein inguruko gazteek ederto pasatu dezaten. Eguna hasteko, sormen-tailerra egingo dute 12:00etatik aurrera, eta 13:30ean triki-poteoa egongo da. Gazteen bazkaria 15:00etan izango da, eta bertan parte hartzeko, 686 256 854 telefono-zenbakira idatzi behar da. Menu beganoa nahi bada edo intolerantziarik izanez gero, hori ere zehaztu behar da. Sakatu elektrotxarangak Loiuko bazterrak girotuko ditu arratsaldean, eta kontzertuak 23:00etan hasiko dira: Nazka, Steady Rockets eta Amooma.

Esku-hartze sozialeko langileak greban

Aikor aldizkaria api 17

LAB eta ESK sindikatuek grebara deitu diete Bizkaiko esku-hartze sozialeko langileei gaurko, apirilak 17. Gainera, aurreko egun bietan baraualdia ere egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean; baraualdia gaur amaituko dute. ELA sindikatuak ere greba egiteko deia egin die langileei gaurko eta maiatzaren 8rako. Grebak eragina izan dezake, besteak beste, udaletako kultura-zerbitzuetan eta -tailerretan.

Ostirala 19 eguraldia Min: 5ºC
Max: 20ºC
Larunbata 20 eguraldia Min: 8ºC
Max: 18ºC
Igandea 21 eguraldia Min: 9ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa