Noranzko bakarreko bidea, Sondikako Uribe kalean

Aikor aldizkaria api 15, 10:47 Sondika

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, Uribe kaleko bidea, Geltoki tabernaren eta Atarrabi tabernaren izkinaren arteko tartean hain zuzen, norabide bakarreko bide bihurtzen dabiltza. Neurriak “inguruko ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzea” du helburu, eta “bizilagunen kexei eta eskaerei erantzuten die”. Azaldutakoaren arabera, aparkalekuak mantenduko dira eta zamalanetarako gunea atonduko da. “Gainera, elementu mugatzaileak jarriko dira, gaizki aparkatzea saihesteko”.

Mendekotasunari buruzko hitzaldiak

Aikor aldizkaria api 12

Zainduz programa berriro ipini du martxan Txorierriko Mankomunitateak. Programaren baitan, hitzaldiak egingo dira datozen egunetan. Hitzaldiak herritar guztientzat dira eta haietan hirugarren adineko pertsonei, mendekotasunari, zaintzaileei eta familiei lotutako hainbat alderdi landuko dira. Hitzaldietan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik.

Asteartea 16 eguraldia Min: 10ºC
Max: 14ºC
Asteazkena 17 eguraldia Min: 10ºC
Max: 15ºC
Osteguna 18 eguraldia Min: 6ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa