Alpha Blondy eta Georgie Fame BBK Music Legends-ean izango dira

Aikor aldizkaria 2017ko ots. 9a, 10:25
a: vscom.fr

Urte bukaeran Van Morrisonen kontzertua iragarri bazen ere, urtarrilean Alpha Blondy abeslari afrikarraren eta Georgie Fame teklista britainiarraren kontzertuak iragarri ditu Sondikan egingo den BBK Music Legends Festivalaren bigarren edizioak.

Boli Kostako abeslariak The Solar System taldearekin arituko da (Barbados, Frantzia, Boli Kosta eta Jamaikako musikariez osaturiko banda). Reggae garaikidearen kondaira da, eta azken hamarkadetako ‘roots’ soinuen erreferentea. Georgie Fame 60. hamarkadako pop eta rythm & blues soinuen aitzindaria da eta ibilbidean zehar Muddy Waters, Gene Vincent eta Eddie Cochranekin aritu izan da eszenatokietan. Gainera, 1992 eta 2004 bitartean Van Morrisonen bandaren zuzendari musikal bezala aritu zen.

Konfirmatu diren hiru talde hauek ekainaren 2 eta 3an izango dira BBK-ko Ola zentroan egingo den BBK Music Legends Festivaleko bigarren edizioan, Sondikan. Pasa den urtean Jethro Tull, Graham Nash, Bob Geldof, Los Lobos, Elliot Murphy & Band, David Lindley eta Nina Hagen izan ziren, besteak beste.

Informazio gehiago: www.musiclegendsfestival.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).