Txorierriko Inauteriak 2017

Sondikako Inauteriak hasiko dira, ostarteetan bada ere

Aikor aldizkaria 2017ko mar. 3a, 12:28
a: Jon Goikouria Larrabeiti

Euriaren mehatxupean, gaur 16:00etan hasiko dira Sondikako inauteriak, txupinazoaren eztandarekin. Urtero bezala, tren zerbitzu berezia antolatu du Euskotrenek eta karpa erraldoia prest dago euritik babestuta egoteko.

Aurtengo gaia Munduko Lurraldeak izango da. Ekitaldi azpimarragarrien artean 18:00etan izango den umeen kalejira (eguraldiak hala uzten badu), 19:30etako txanpi-poteoa eta 23:30etako Ken Zazpi taldearen kontzertua izango dira.

Bihar, hilak 4, 11:00etatik aurrera hainbat ekitaldi egingo dira herrian: umeen parkea, xigorki lehiaketa, ume eta helduentzako kalejirak, Sardinaren Hileta, eta Hardcore.exe, Garilak 26, eta DJ saioa, besteak beste.

Martxoak 3, ostirala

16:00: Txupinazoa, jaien hasiera: mozorro gaia: munduko lurraldeak

18:00: Umeen kalejira, eskolatik herrira sardina eta buruhandiekin

18:30: Xaibor diskoteka, umeentzat

19:30: Txanpi-poteoa, txosnetan

23:30: Kontzertua: KENZAZPI

02:00: Trikizio erromeria

04:30: DJ Animatzailea

 

Martxoak 4, larunbata

11:00: Umeen parkea

12:00: Xigorki lehiaketa / Kalejira txistulari eta fanfarrearekin

16:00: Nagusientzako kafea, Nagusien Etxean

17:00: Umeentzako magia-jolasak

18:00: Umeen mozorro desfilea

19:00: Fanfarrea, herritik

19:30: Umeen mozorro, xigorki eta erakusleiho lehiaketaren sari-banaketa / Marrazki lehiaketaren sari-banaketa

19:30: Txokolatada

20:30: Kalejirea Hortzmuga taldearekin

21:30: Sardinaren hileta

23:00: Kontzertua: Hardcore.exe

00:00: Erromeria: Garilak 26

01:30: Mozorro sarien banaketa

02:00: Erromeria: Garilak 26

04:00: DJ animatzailea

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).