II. Minibasket txapelketa, gaurtik igandera

Aikor aldizkaria 2016ko ira. 23a, 14:44

17 taldek parte hartuko dute Sondikako Minibasketeko II. edizioan, nesken 7 talde eta mutilen 10. Nesken artean Zamudio, Gorondagane eta Urdaneta talde txorieritarrak arituko dira, eta mutilen artean Gorondagane eta Txorierri Basket taldekoak.

Horiez gain, emakumezkoen gainontzeko  taldeen artean Baskonia (Gasteizko ACBko taldea) eta Donostiako Easo izango dira. Mutilen artean, Baskonia eta Balmaseda, besteak beste. “Iazko partaidetza ikusita, aurten jende gehiago ikustea espero dugu”, aldarrikatzen du Polentzi Soldevillak, ekitaldiko koordinatzaile eta entrenatzaileak: “Estatu mailako txapelketarik garrantzitsuena da honako hau”. 3 fase izango dira guztira: aldez aurretikoa, talde faseak eta finalak. Guztira 34 partida jokatuko dira 3 egunetan zehar, eta Udaleko ordezkariez gain, Federazioko ordezkaria den Germán Monje, klubeko presidentea eta Gorondaganeko Gurasoen Elkarteko partaideak espero dira bertan. “Herriaren aldetik, goraipatzekoa da Olako kasinoak eta Batzokiak eskainitako laguntza” eskertu du koordinatzaileak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).