Osagaiak
Karakola bote bat (kilo bat)
Kipula gorri kilo bat
Sei porru, alde zuria erabiltzeko
Bi berakatz ale
12 piper txorizero
200 ml olio
200 gr urdai zuri iberiko
200 gr txorizo
100 gr pernile, takotxoetan
Gatza, ura eta pipermina (norberaren gustura)
Prestatzeko era:
Hasteko, saltsa prestatu behar da. Horretarako, barazkiak fin-fin txikituko ditugu, eta ordubetez su txikian astiro-astiro frijitu, olio apur bategaz. Piperrak ur epelean busti, ordu erdiz. Pulpa atera eta saltsari gehitu, uragaz. Guztia irakiten jarri ordu erdiz eta su txikian. Puregailutik iragazi.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).