Urkiola. Ekainaren 13an, 08:30ean, autobus garalekuan. Adintsuen taldeak antolatua.
“Euskaraz irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina. Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte, Lagatzu euskara elkartearen eskutik.
Ume eta gazteentzako uda programan izena emateko epea: maiatzaren 7tik 25era, Anguleri kultur Etxean.
Udal tailerrak. Maiatzaren 9tik 25era, Kultur Birikan.
Aurreko urteetakoen moduan, herritik eginak eta herriarentzat izango dira aurten be San Isidro Derioko jaiak. Holan ba, San Isidro jai batzordeak adin guztientzako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu dabez maiatzaren 11tik 15era bitarterako. Euskerea, kultura eta parekidetasuna euki dabez kontuan jaiak antolatzeko orduan.
Asteburu ederra daukaguna heltzear, Txorierri Saskibaloi klubak bere lehenengo final bere bizitza hirugarren urtean jokatuko du. Gure Infantil mailako 2004ko mutilek Polentzi Soldevillaren gidaritzapean jokatuko dute Bizkaiko 4ko Finala Usansolon larunbateko 12:00etatik aurrera. Taldearen lehen helburua (Bizkaiko 4 talde hoberenen artean egotea), lortu dute, baina asteburu honetan erronka politena daukate aurrean, eta nola ez beraien helburu nagusia, 4ko finaleko Final Handian sartzea. Lan-ordu asko eta askoren ondoren, taldearen helburua eskuragai da. Ligako bigarren bueltan Fincas Bellido Unamunoren aurkako partida irabazita (41-57), heltzen dira lauko finaleko finalerdietara, Fincas Bellidoren aurka izango da finalerdi hau eta emaitz horrek indarra eman diezaion taldeari espero dugu. Urte guztiko lanak bere fruituak eman ditu eta hobekuntza nabaria ekarri dio taldeari, jokatutako txapelketa guztiek, entrenamentu orduek eta talde barruko lankidetzak. Gure 10 mutilek ilusioz beteta hasi zuten denboraldia eta gure desira handiena, beraien helburua lortzea da. 1,2,3... TXO RI E RRI!