Urtero moduan, txirrindulariak eta zaleak Zamudio – Zamudio zikloturistan batuko dira irailaren 15ean. Saioa 30. aldiz egingo da aurten. Txartelak eta kamisetak 09:30etik 11:00etara banatuko dira Bidekoetxe parkean, eta 12:30ean umeei zuzendutako mountain-bike zirkuitua egongo da.
San Antolin ospatu ostean, andramariak izango dira irailaren 7tik 10era. Aurreko urteetan moduan, Basobaltz jai-batzordekoek herritar guztiei zuzendutako jai-egitarau oparoa antolatu dabe: mozorro txapelketea, kaleko antzerkia, umeentzako ekintzak eta dantzak, tartean. Besteak beste, Egurra ta kitto, Josetxu Piperrak & The Riber Rock band eta ETS taldeek, eta Rayden rap abeslariak girotuko dabe bariku eta zapatuko gaua. Kurtzeko jaiek lekukoa hartuko dabe hilaren 13tik 15era bitartean.
VII. Balkoi apainduen lehiaketa. Irailaren 10etik 27ra, liburutegian.
Asteburuan, jaietan ibiliko dira Sondikan eta Lezaman, herri bietan Santa Kurtze ospatuko dute-eta. Hona hemen prestatu dituzten egitarauak, herritar guztiek ederto pasatzeko modukoak direnak.
Asteburu honetan izango da. Barikuan, irailaren 14an, Jamming Show ikuskizuna eskainiko da 20:30ean, Gure Aretoan, eta zapatuan, irailaren 15ean, magoen eta inprobisatzaileen kalejira egongo da tabernaz taberna.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |