Topaketak Txorierriko talde feministek antolatu dabez urriaren 6rako, Zamudion. Egun osoko egitaraua prestatu dabe eta horretan parte hartzera emakumezkoak zein gizonezkoak dagoz konbidatuta. Alkar ezagututeko eta esperientziak partekatzeko eguna izango da.
Irailaren 18tik urriaren 7ra bitartean, “¡Nunca más! Imágenes de guerra 1936-1939” erakusketa ikusgai egongo da Sondikako Kultura Aretoa In, Sabino Arana Fundazioaren eskutik.
Derioko San Migel auzoan asteburu honetan eta hurrengoan izango dira jaietan. Lauroetan, Loiun, ekintza sorta zabala edukiko dute barikutik domekara bitartean.
Argazkiak apaintzea. Izena ematea: urriaren 1etik 11ra, liburutegian.
Mindfulness, emakumeentzat. Izena ematea, urriaren 1etik 9ra, liburutegian.