Larrabetzuko egitasmoaren arduradunek hiru saio antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Urtarrilaren 16an, Idurre Eskisabelen Goseak janak obra edukiko dute hizpide, eta Harkaitz Cano berbalagun izango dute otsailaren 20an.
Eskola Zutunik! bertako talde feministak antolatu du Udalaren babesarekin. Orotara zortzi tailer egongo dira, eta horiek Faktoria Lilak eskainiko ditu. Tailerrak herritar guztientzat dira, emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat, eta doakoak izango dira.
Zen meditazioa. Otsailaren 1ean, 20:00etan, eskolako musika-gelan; otsailaren 2an, 11:00etan; otsailaren 3an, 11:00etan; otsailaren 15ean, 20:00etan, otsailaren 16an, 11:00etan; otsailaren 17an, 11:00etan; eta otsailaren 21ean, 19:00etan.
Derio Santa Ageda, Ipar-Alde abesbatzaren eskutik. Otsailaren 2an eta 4an. Zamudio Santa Ageda, 2001ean jaiotako nesken eta mutilen eskutik. Otsailaren 4an. Lezama Santa Ageda, Ekidazu abesbatzaren eskutik. Otsailaren 4an, arratsaldean.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |