Larrabetzuko egitasmoaren arduradunek hiru saio antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Urtarrilaren 16an, Idurre Eskisabelen Goseak janak obra edukiko dute hizpide, eta Harkaitz Cano berbalagun izango dute otsailaren 20an.
Eskola Zutunik! bertako talde feministak antolatu du Udalaren babesarekin. Orotara zortzi tailer egongo dira, eta horiek Faktoria Lilak eskainiko ditu. Tailerrak herritar guztientzat dira, emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat, eta doakoak izango dira.
Zen meditazioa. Otsailaren 1ean, 20:00etan, eskolako musika-gelan; otsailaren 2an, 11:00etan; otsailaren 3an, 11:00etan; otsailaren 15ean, 20:00etan, otsailaren 16an, 11:00etan; otsailaren 17an, 11:00etan; eta otsailaren 21ean, 19:00etan.
Joan Miroren litografiak. Otsailaren 4tik 27ra, liburutegian.
Jose Almagiaren olio-pinturen erakusketa. Otsailaren 5etik 28ra, Kultur Birikan.
Lezamako mendi taldeak irteera bi antolatu ditu otsailerako elurretara. Hilaren 17an, Lunadara joango dira eskolako umeekin eta gurasoekin. Hitzordua 08:30ean ipini dute eskolan, eta, esan duten moduan, edozein tresna eraman daiteke elurrarekin gozatzeko: lerak, plastikoak…