XV. Argazki Rallya. Maiatzaren 11n, 10:00etatik 13:30era, Kultur Birikan. Derioko Argazki Taldeak eta Derioko Udalak antolatua. Saria ematea: maiatzaren 25ean, 12:00etan, Kultur Birikan. Informazio gehiago: www.datfotoderio.com.
Kometa tailerra. Maiatzaren 11n, 11:00etatik 14:00etara, Kultur Birikan.
Loiuko Bakarrak gazteen elkarteak Gure Eguna antolatu du maiatzaren 11rako. Egun osoan ekitaldiak egongo dira. Horrela, bada, umeentzako tailerrak egingo dira 11:00etan; eta trikipoteoa,12:30ean. Herri bazkaria 15:00etan izango da, eta ostean, 18:30etik aurrera, Taberna Ibiltaria ibiliko da herria girotzen. Kontzertuak 23:00etatik aurrera izango dira. Agertokira hauek igoko dira: Suaia eta Ama Rebel, Mad Muasel & Big Sound Boy eta Dj Munza.
Gozatu Zamudio: Mister Team. Maiatzaren 11n, 19:00etan, herrigunean.
Aurreko urteotan legez, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak bat egin du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainarekin. Ekintza Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du hamahirugarren aldiz eta euskaraz irakurtzea sustatzea du helburu. Maiatzaren 31ra arte egingo da.
Urdaibai. Ekainaren 2an, 09:00etan, eskolan. Izena ematea: maiatzaren 29ra arte, liburutegian. Prezioa: 3 euro.
Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Euskal Astea antolatu du 17. aldiz maiatzaren 3tik 11ra. Pailazoen ikuskizunaz gainera, besteak beste, hauek ere egongo dira: Iñigito Txapelpunken kontzertua, ardo-dastatze ikastaroa, Oihan Vegaren umorezko bakarrizketa, 3zpalau saioa eta Mikel Martinezen Tabernaria antzezlana.
Umeentzako pintura ikastaroaren lanak. Maiatzaren 6tik 17ra, erakusketa aretoan.
Rohingyak jazarpen handiagoa jasaten duten munduko gutxiengoa dira. Indarkeria ankerretik bizirik irten ziren. 2017ko abuztutik hona 670.000 lagunek baino gehiagok ihes egin zuten Myanmarretik Bangladeshera, eta erdia baino gehiago umeak dira. Plastikoz eta makilez erabilita egindako etxeetan bizi dira, pobrezia gorrian eta uholde eta zikloien menpe. Erandiogoikoan Rohingya etniako umeei laguntzeko jai solidarioa antolatu dute asteburu honetarako, maiatzak 11 eta 12, eta batzen duten diru guztia haiei emango diete.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |