San Joan sua: txitxi-burruntzia, txokolatada, sua piztea… Ekainaren 23an. Hauek antolatuta: Udala, Odol Argia, Subyke, Lainomendi eta Sutondoan.
Zorrijaia: mendi ibilbidea, txaranga, herri bazkaria, kirola, dantzak, musika, San Joan sua… Ekainaren 23an, egun osoan. Hauek antolatuta: udala, Gailur, Kurutze, Ekidazu, Zorrizketan, Astrapala, Lezama Bizirik, Lezamako Mugetatik, Zorribike eta trikitilariak.
Domekan, ekainak 23, San Joan gaua izango da; urteko gaurik laburrena. Udako solstizioari lotuta, gure arbasoek gau horretan suak pizten zituzten eguzkiari indarra emateko, izan ere, uste zuten eguzkia indarra galtzen zihoala eta egunak horregatik zirela laburragoak. Gainera, sua elementu garbitzailea zen ustea ere bazegoen. Arbasoen ohiturei eutsiz, domekan suak piztuko dira Txorierrin eta hainbat ekitaldi antolatuko dira ospakizunaren inguruan.
Laurogeita bi urte bete dira faxistak Larrabetzura sartu zirela, eta efemerideari lotuta hainbat ekitaldi antolatu dira ekainaren 19tik 28ra bitartean. Antolatze-lanetan hauek hartu dute parte: Larrabetzuko Udala, Larrabetzu 1937, Hori Bai, Aranzadi Zientzia Elkartea, Edestiaurre Arkeologia Elkartea.
Sondikoztarrak prest dagoz San Joan jaiez danak emonda disfrutatzeko, eta hango Udalak jai-egitarau oparoa antolatu dau txikiek, gazteek eta helduek ederto pasau dagien. Zapia lepoan jantzi, eta lau egunean zehar herritar guztientzako ekintzak egongo dira, esaterako jolas-parkea, gastronomia txapelketak, kirola, dastaketak eta dantzak. Era berean, alkarkidetzak lekua eukiko dau jaietan eta, zertan esan be ez, San Joan sua protagonista nagusia izango da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |