Intxurreta jai-batzordeak dana prest dau, larrabetzuarrek herriko jaiak gozau dagiezan. Abuztuaren 12tik 16ra bitartean, gustu guztientzako ekintzak egongo dira, eta, gainera, abuztuaren 24an eta abuztuaren 30etik irailaren 1era San Bartolome jaiek eta sanemeteriek lekukoa hartuko dabe hurrenez hurren.
Santimami (Zamudio-Derio) eta San Antolin (Zamudio) auzoetako jaiek hainbat ekitaldi ekarriko dizkigute abuztuaren 16tik irailaren 2ra bitartean, ederto pasa dezagun: kirola, ginkana, berbenak, txapelketak, dantzak eta idi-probak, beste batzuen artean.