Andra Mari Lezamako jaiak San Antolin jaiakaz motorrak berotu ondoren, Lezamako jaiak irailaren 6an hasiko dira. Basobaltz jai-batzordeak ekintza-sorta zabala antolatu dau lezamar guztientzat: mozorroak, kontzertuak, txapelketak, diskofestea eta dantzak, beste batzuen artean. Gainera, zapatuko herri bazkaria berreskuratu dabe.
Loiun bizi den kantautoreak, 35 biraz gainera Burdiña eta Abotsa izeneko erakusketa ibiltaria antolatu zuen pasa den irailaren 6an, Laredoko Ruas aretoan. FIOP elkartearen laguntzarekin antolatutako burdinezko obra dugu honako hau Kantabriako herrian. Portugalete, Leioa, Getxo, Sestao, Lekeitio, Markinatik eta Dulantzitik (Araba) igaro ostean, Laredoko erakusketa hilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Emakundek bultzatutako Beldur Barik lehiaketak 10 urte bete ditu eta Txorierrik bat egin du saioarekin. Honek gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren aurkako jarrerak bultzatzea du helburu. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta nesken ahalduntzea zein mutilen konpromisoa erakusten dituzten jarrerak sarituko ditu.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |