Igandea, urriak 6

11:00

Ondarearen Europako jardunaldiak - Mikel Zarateren hats literarioa

Hilario Astorki plaza, Lezama | irteera

Mikel Zarateren hats literarioaren atzetik ibiliko dira Lezaman. Zarate (1933-1979) euskaltzale amorratua zen eta bere lanak sentimendu hori du barru-barruan. Hilaren 6an, ibilbide literarioa egingo da idazlearen Lezamako txoko kutunetan barrena, hil zenetik 40 urte igaro direnean, hura omentzeko modu aparta baita. Hitzordua 11:00etan ipini dute Hilario Astorki plazan. Informazioa eta erreserbak: 944 556 126 telefono-zenbakia eta liburutegia@lezama.org helbide elektronikoa.

Ondarearen Europako jardunaldiak - Mikel Zarateren hats literarioa Hilario Astorki plaza

Mikel Zarateren hats literarioaren atzetik ibiliko dira Lezaman. Zarate (1933-1979) euskaltzale amorratua zen eta bere lanak sentimendu hori du barru-barruan. Hilaren 6an, ibilbide literarioa egingo da idazlearen Lezamako txoko kutunetan barrena, hil zenetik 40 urte igaro direnean, hura omentzeko modu aparta baita. Hitzordua 11:00etan ipini dute Hilario Astorki plazan. Informazioa eta erreserbak: 944 556 126 telefono-zenbakia eta liburutegia@lezama.org helbide elektronikoa.

15:20
15:20

Beldur Barik 2019

Txorierri, Txorierri | Txapelketa

Emakundek bultzatutako Beldur Barik lehiaketak 10 urte bete ditu eta Txorierrik bat egin du saioarekin. Honek gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren aurkako jarrerak bultzatzea du helburu. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta nesken ahalduntzea zein mutilen konpromisoa erakusten dituzten jarrerak sarituko ditu.

Beldur Barik 2019 Txorierri

19:00
20:00

Jaiak - San Migel

San Migel, Derio | jaiak

Derioko San Migel plaza kolorez jantziko dute jai-batzordeko kideek irailaren 27tik urriaren 6ra. Programazioak aldaketa erraldoirik egiteko beharrik ez du jai hauetako publikoa alaitzeko, ekitaldi ugari antolatuko dira-eta jai-batzordearen 55. urteurrenean. “Denborak aurrera egin ahala programazioak aldaketa gutxi izan ditu, jendeari gustatzen zaion hori eskaintzen dugulako” adierazi du Olatz Santiagok, jai batzordeko kideak.

Jaiak - San Migel San Migel

10:00
20:00

VII. Urri Gastronomikoa

Txorierri, Txorierri | Azoka

Urriaren 1etik 31ra VII. Urri Gastronomikoa ekimena antolatuko dute Uribek, Jata-Ondok, G Euskadik eta Euskadi Basque Countryk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak lagunduta. Hamaika Kolore, Hamaika Zapore lelopeko ekimen honetan menu bereziak, bisitak, ekitaldi gastronomikoak, tailerrak, dastaketak… etab prestatuko dira.

VII. Urri Gastronomikoa Txorierri

23:59

Ikastaroa - Zen meditazioa

Zamudioko eskola, Zamudio | Ikastaro eta tailerrak

ZEN meditazino ikastaroa, Eskolako areto nagusian. Urriaren 4an (20:00), 5ean (11:00) eta 6an (11:00) 

Ikastaroa - Zen meditazioa Zamudioko eskola

ZEN meditazino ikastaroa, Eskolako areto nagusian. Urriaren 4an (20:00), 5ean (11:00) eta 6an (11:00) 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»