12:00etan, ADINTSUEN TALDEaren urteera KONSONI
Literaturaz berbetan: Disoluzio Agiriak poema liburua, Jose Luis Otamendirekin. Urriaren 17an, 19:00etan Anguleri kultur etxean.
Emakundek bultzatutako Beldur Barik lehiaketak 10 urte bete ditu eta Txorierrik bat egin du saioarekin. Honek gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren aurkako jarrerak bultzatzea du helburu. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta nesken ahalduntzea zein mutilen konpromisoa erakusten dituzten jarrerak sarituko ditu.
Urriaren 1etik 31ra VII. Urri Gastronomikoa ekimena antolatuko dute Uribek, Jata-Ondok, G Euskadik eta Euskadi Basque Countryk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak lagunduta. Hamaika Kolore, Hamaika Zapore lelopeko ekimen honetan menu bereziak, bisitak, ekitaldi gastronomikoak, tailerrak, dastaketak… etab prestatuko dira.
Ikastaroa Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak antolatu du urrirako, eta irakaslea Itsaso Arrieta izango da. Orotara hiru saio egingo dira: lehenengoa, hilaren 11n; bigarrena, hilaren 18an; eta azkena, hilaren 25ean. Saioak Uribarri Topalekuan izango dira, 18:00etatik 19:15era. Ikastaroak bost euro balio du euskara elkartearen bazkideentzat; eta 10 euro, gainerakoentzat. Izena emateko, whatsapp mezua bidali daiteke 663 973 621 telefono-zenbakira, edo mezu bat zorrizketan@gmail.com helbide elektronikora.
Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.
Gaurtik bariku gauera arte, Oxangoiti tabernan. Kurdistanen askatasuna lortzeko borroka argazkietan.
Zen meditazioa eskolan. Urriaren 17an (19:00), 18an (20:00), 19an eta 20an (11:00)
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |