Osteguna, urriak 31



Akarbaltz Gaua

Larrabetzu, Larrabetzu | Bestelakoak

Akarbaltz Gaua. Urriaren 31n Akarbaltz Gaua 2005ean ospatu zuten lehenengo aldiz Larrabetzun, hango Kultur Bilguneak sustatuta. “Konturatu ginen gure umeak egun horretan gureak ez ziren iruditeria bat eta erreferentzia batzuk lantzen zebiltzala; hau da, Estatu Batuetako iruditeria, oso inperialista eta kolonialista dena. Eta guk ez genuen horrelakorik nahi. Guk seme-alabak Euskal Herriko iruditeriaren barnean eta bertoko erreferentziekin hezi nahi ditugu, eta horretarako sortu genuen Akarbaltz Gaua”, adierazi dute. Ospakizuna hiru ardatzetan oinarritzen da. Lehenengo eta behin, Akarbaltz izaki mitologikorengan. “Gure sineskera ez kristautik, mitologiatik elikatzen den iruditegia lantzen da, eta hor dugu, adibidez, Akarbaltz. Baina ez bera bakarrik; Larrabetzuko buruhandiak eta beste pertsonaia batzuk ere lantzen dira, esaterako, Kukubiltxo antzerki taldeak sortutako Kukubel. Pertsonaia horiek guztiak ipuin batean bildu genituen, eta umeei kontatzen diegu eskolan”. Bigarren ardatza sorginak dira. “Akarbaltz Gaua Inkisizioarekin eta sorgin-ehizarekin ere lotzen dugu; eta, hortaz, emakumearen kontrako indarkeria ere jorratzen dugu. Azken batean, Inkisizioa emakumearen kontrako indarkeriaren isla izan zen, eta muturreko jarrera, emakumeak erretzea. Umeei kontatzen diegu sorginak emakume baserritarrak zirela eta asko zekitela inguruko landare era belarrei buruz. Jakintza hori komunitatearen onerako erabiltzen zuten eta horregatik erre zituzten”. Hirugarren ardatza lurrarekiko atxikimendua da, eta, horri lotuta, herriko auzoak, belardia eta landaredia lantzen dituzte. Aurten, katamalo tailerra egin dute lehenbiziko aldiz eta, aurreikuspenaren arabera, 140 lagun inguru maskara jantzita ibiliko dira ohiko kalejiran. Bizkargi dantza taldeak Xabi Solanoren Errez zenituzten abestirako asmatutako koreografia eta eskolako umeek iaz landutako koplak ere baliatuko dituzte horretan. Erromeria batek amaiera emango dio ospakizunari. “Oso jai parte-hartzailea da hasieratik, eta umeek zein gurasoek hartzen dute parte. Itzelezko giroa sortzen da”.      

Akarbaltz Gaua Larrabetzu

Akarbaltz Gaua. Urriaren 31n

Akarbaltz Gaua 2005ean ospatu zuten lehenengo aldiz Larrabetzun, hango Kultur Bilguneak sustatuta. “Konturatu ginen gure umeak egun horretan gureak ez ziren iruditeria bat eta erreferentzia batzuk lantzen zebiltzala; hau da, Estatu Batuetako iruditeria, oso inperialista eta kolonialista dena. Eta guk ez genuen horrelakorik nahi. Guk seme-alabak Euskal Herriko iruditeriaren barnean eta bertoko erreferentziekin hezi nahi ditugu, eta horretarako sortu genuen Akarbaltz Gaua”, adierazi dute.

Ospakizuna hiru ardatzetan oinarritzen da. Lehenengo eta behin, Akarbaltz izaki mitologikorengan. “Gure sineskera ez kristautik, mitologiatik elikatzen den iruditegia lantzen da, eta hor dugu, adibidez, Akarbaltz. Baina ez bera bakarrik; Larrabetzuko buruhandiak eta beste pertsonaia batzuk ere lantzen dira, esaterako, Kukubiltxo antzerki taldeak sortutako Kukubel. Pertsonaia horiek guztiak ipuin batean bildu genituen, eta umeei kontatzen diegu eskolan”. Bigarren ardatza sorginak dira. “Akarbaltz Gaua Inkisizioarekin eta sorgin-ehizarekin ere lotzen dugu; eta, hortaz, emakumearen kontrako indarkeria ere jorratzen dugu. Azken batean, Inkisizioa emakumearen kontrako indarkeriaren isla izan zen, eta muturreko jarrera, emakumeak erretzea. Umeei kontatzen diegu sorginak emakume baserritarrak zirela eta asko zekitela inguruko landare era belarrei buruz. Jakintza hori komunitatearen onerako erabiltzen zuten eta horregatik erre zituzten”. Hirugarren ardatza lurrarekiko atxikimendua da, eta, horri lotuta, herriko auzoak, belardia eta landaredia lantzen dituzte.

Aurten, katamalo tailerra egin dute lehenbiziko aldiz eta, aurreikuspenaren arabera, 140 lagun inguru maskara jantzita ibiliko dira ohiko kalejiran. Bizkargi dantza taldeak Xabi Solanoren Errez zenituzten abestirako asmatutako koreografia eta eskolako umeek iaz landutako koplak ere baliatuko dituzte horretan. Erromeria batek amaiera emango dio ospakizunari. “Oso jai parte-hartzailea da hasieratik, eta umeek zein gurasoek hartzen dute parte. Itzelezko giroa sortzen da”.    

 


Arimen Gaua

Zamudio, Zamudio | Bestelakoak

Urriaren 31n. Orain urte bitik hona, zamudioztarrek Arimen Gaua ospatzen dute urriko azken egunean. “Halloween festak indar handia hartu du gero eta globalizatuagoa den mundu honetan. Hori kontuan hartuta, Zamudioko Udala 2017tik hona ahalegindu da Arimen Gaua ospatzeko ohitura berreskuratzen, eta hori gurera egokitzen eta ingurumenarekin lotzen”, azaldu du Lander Aretxabaleta kultura zinegotziak. “Hainbat usadio berreskuratzen hasi gara, beti ere ingurumena zaintzeko ardura hartuta. Horrela, gaztainak erretzeaz gainera, tarta gozo-gozoak egiten dira kalabazak hustu eta gero geratzen den mamiarekin; etxeko olio zaharra berrerabilita, eskuan eramateko moduko kandelak edo argizariak ere egiten dira”. “Ondarea Plazara!” lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldiek arte komunitarioen balio kulturala azpimarratzea dute aurtengo helburutzat. Arte komunitarioen barruan era guztietako adierazpenak daude, hala nola ludikoak, erritualak eta zeremonietakoak; Arimen Gaua jardunaldien testuinguruan egingo da. “Ahalegin berezia egingo dugu denon artean gure erara, zamudioztarren erara, ospatzeko; eta zamudioztar zaharrenen testigantzetan oinarrituta, mundura zabalik eta sormena lagun, gure kultura egokitzen eta ingurumenarekin uztartzen jarraitzeko”. Helburuari heltzeko, tailerrak antolatu dira urrian zehar: kopla zahar bat ikasteko eta dantza egiteko tailer bat, kandela edo argizari birziklatuak egiteko beste bat eta mozorro jasangarriak diseinatzeko azken tailer bat, hain zuzen ere. Tailerretan  ikasitakoa plazara eramango dute guztiek batera.

Arimen Gaua Zamudio

Urriaren 31n.

Orain urte bitik hona, zamudioztarrek Arimen Gaua ospatzen dute urriko azken egunean. “Halloween festak indar handia hartu du gero eta globalizatuagoa den mundu honetan. Hori kontuan hartuta, Zamudioko Udala 2017tik hona ahalegindu da Arimen Gaua ospatzeko ohitura berreskuratzen, eta hori gurera egokitzen eta ingurumenarekin lotzen”, azaldu du Lander Aretxabaleta kultura zinegotziak. “Hainbat usadio berreskuratzen hasi gara, beti ere ingurumena zaintzeko ardura hartuta. Horrela, gaztainak erretzeaz gainera, tarta gozo-gozoak egiten dira kalabazak hustu eta gero geratzen den mamiarekin; etxeko olio zaharra berrerabilita, eskuan eramateko moduko kandelak edo argizariak ere egiten dira”.

“Ondarea Plazara!” lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldiek arte komunitarioen balio kulturala azpimarratzea dute aurtengo helburutzat. Arte komunitarioen barruan era guztietako adierazpenak daude, hala nola ludikoak, erritualak eta zeremonietakoak; Arimen Gaua jardunaldien testuinguruan egingo da. “Ahalegin berezia egingo dugu denon artean gure erara, zamudioztarren erara, ospatzeko; eta zamudioztar zaharrenen testigantzetan oinarrituta, mundura zabalik eta sormena lagun, gure kultura egokitzen eta ingurumenarekin uztartzen jarraitzeko”. Helburuari heltzeko, tailerrak antolatu dira urrian zehar: kopla zahar bat ikasteko eta dantza egiteko tailer bat, kandela edo argizari birziklatuak egiteko beste bat eta mozorro jasangarriak diseinatzeko azken tailer bat, hain zuzen ere. Tailerretan  ikasitakoa plazara eramango dute guztiek batera.


17:00

Gau Beltza

Sondika, Sondika | Bestelakoak

Urriaren 31n,  Aurten, Gau Beltza ospatuko dute lehen aldiz. Antolatze-lanetan hauek ibili dira: Altzora euskara elkartea, herriko kultur taldeak, eskola-ludoteka eta udala. “Gure asmoa da zaharra hartzea eta berreskuratzea, baina gaur eguneko balioak erabilita: komunitatearen sentimendua, kohesio soziala, euskara, naturarekiko lotura, birzilapena, beldurra eta heriotza mahaigaineratzea …”, azaldu dute Altzora elkartekoek. Horretarako, ekintza-sorta zabala antolatu dute urriaren 31rako. Arratsaldean, umeentzat zein gazteentzat eta helduentzat tailerrak egingo dituzte: mozorroak, kalabazak eta makillajea. Ondoren, afari-merienda eta umeentzako jolasak izango dituzte, eta amaieran gaztainak banatuko dituzte gozokien ordez. Gau Beltzari 21:00etan emango diote hasiera. Paperak eta arkatzak banatu, eta nork bere beldurrak idatziko ditu su txikira botatzeko eta uxatzeko. Garrasia talde feministak euskal mitologian oinarritutako antzezlana eskainiko du, eta gero, mozorroak jantzita eta kalabazak eta kandelak hartuta, prozesioan irtengo dira herriko erdigunetik hilerriraino. Bidean sorpresa beldurgarriren bat edukiko dute Sondikako Inauteriak elkartearen eskutik, eta udalak argien intentsitatea gutxituko du ibilaldia erakargarriago egiteko. Hilerriko atarian lurperatzaile biren arteko solasaldia entzungo dute; hizpide heriotza edukiko dute. Ekintza horren ondoren plazara jaitsiko dira berriro, eta han amaiera emango diote Gau Beltzari. Gorantzaileak dantza taldekoek eta Garrasia elkarteko neskek dantza egingo dute eskolako umeekin batera, eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek eskolan prestatutako bertso-kanta bat abestuko dute. Bestalde, musika egongo da eta fotomatoi bat ipiniko da familiek eta lagun-kuadrillek argazkia egin dezaten. “Gure ustez, garrantzitsuena komunitatea sortzea da. Herrikoentzat ikuskizun hutsa izan gabe, herritarrek ekintzetan parte hartzea nahi dugu, eta hori bestelako balioetan oinarrituta egin dezatela. Zerbait polita aterako dela pentsatzen dugu”. Arbasoek lurraren eta naturaren zikloei lotuta zeuden errituak egiten zituzten antzina, baina Eliza ohitura pagano horiek bereganatzen joan zen ospakizunak kristautu zituen arte. “Gurean, Santu guztien egunak oso lotura estua eduki du erlijioarekin; alabaina horrek ez du esan nahi beste usadiorik ez zegoenik. Guztiok entzun ditugu istorio zaharrak: gaztetxoak soroetan sartzen ziren soberakinak hartzera eta kalabaza kandeladunak ipintzen zituzten bide-bazterretan espirituak uxatzeko. Trapu zaharrekin mozorrotzen ziren eta Nafarroan, esate baterako, errondan ateratzeko ohitura zegoen; abestu ere egiten zuten eta ordainetan fruituak eta esnekiak ematen zizkieten”.

Gau Beltza Sondika

Urriaren 31n, 

Aurten, Gau Beltza ospatuko dute lehen aldiz. Antolatze-lanetan hauek ibili dira: Altzora euskara elkartea, herriko kultur taldeak, eskola-ludoteka eta udala. “Gure asmoa da zaharra hartzea eta berreskuratzea, baina gaur eguneko balioak erabilita: komunitatearen sentimendua, kohesio soziala, euskara, naturarekiko lotura, birzilapena, beldurra eta heriotza mahaigaineratzea …”, azaldu dute Altzora elkartekoek. Horretarako, ekintza-sorta zabala antolatu dute urriaren 31rako.

Arratsaldean, umeentzat zein gazteentzat eta helduentzat tailerrak egingo dituzte: mozorroak, kalabazak eta makillajea. Ondoren, afari-merienda eta umeentzako jolasak izango dituzte, eta amaieran gaztainak banatuko dituzte gozokien ordez. Gau Beltzari 21:00etan emango diote hasiera. Paperak eta arkatzak banatu, eta nork bere beldurrak idatziko ditu su txikira botatzeko eta uxatzeko. Garrasia talde feministak euskal mitologian oinarritutako antzezlana eskainiko du, eta gero, mozorroak jantzita eta kalabazak eta kandelak hartuta, prozesioan irtengo dira herriko erdigunetik hilerriraino. Bidean sorpresa beldurgarriren bat edukiko dute Sondikako Inauteriak elkartearen eskutik, eta udalak argien intentsitatea gutxituko du ibilaldia erakargarriago egiteko. Hilerriko atarian lurperatzaile biren arteko solasaldia entzungo dute; hizpide heriotza edukiko dute.

Ekintza horren ondoren plazara jaitsiko dira berriro, eta han amaiera emango diote Gau Beltzari. Gorantzaileak dantza taldekoek eta Garrasia elkarteko neskek dantza egingo dute eskolako umeekin batera, eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek eskolan prestatutako bertso-kanta bat abestuko dute. Bestalde, musika egongo da eta fotomatoi bat ipiniko da familiek eta lagun-kuadrillek argazkia egin dezaten. “Gure ustez, garrantzitsuena komunitatea sortzea da. Herrikoentzat ikuskizun hutsa izan gabe, herritarrek ekintzetan parte hartzea nahi dugu, eta hori bestelako balioetan oinarrituta egin dezatela. Zerbait polita aterako dela pentsatzen dugu”.

Arbasoek lurraren eta naturaren zikloei lotuta zeuden errituak egiten zituzten antzina, baina Eliza ohitura pagano horiek bereganatzen joan zen ospakizunak kristautu zituen arte. “Gurean, Santu guztien egunak oso lotura estua eduki du erlijioarekin; alabaina horrek ez du esan nahi beste usadiorik ez zegoenik. Guztiok entzun ditugu istorio zaharrak: gaztetxoak soroetan sartzen ziren soberakinak hartzera eta kalabaza kandeladunak ipintzen zituzten bide-bazterretan espirituak uxatzeko. Trapu zaharrekin mozorrotzen ziren eta Nafarroan, esate baterako, errondan ateratzeko ohitura zegoen; abestu ere egiten zuten eta ordainetan fruituak eta esnekiak ematen zizkieten”.


18:00

Ondarearen Europako jardunaldiak - Arimen Gaua

Zamudioko Kultura Etxea, Zamudio

Orain dela urte bitik hona, Zamudiok Arimen Gaua ospatzen du urriaren 31n. Udalerriko nagusien jakituria oinarritzat hartuta eta adin guztietako herritarrek parte hartuta, lehengo ohitura gaur egungo eretara ekarri dute ikuspegi artistikotik eta ingurumenaren ikuspegitik. Etxeko olioz egindako kandelek argituko dute aurtengo desfilea, eta mozorro birziklatuak jantziko dituzte. Gainera, egun horretarako beren-beregi sortutako kopla zahar bat abestuko dute. Horregatik, mozorro birziklatuak egiten ikasteko tailer bat egongo da urrian zehar, eta koplak egin eta abesteko beste bat. Udalak eta herriko kultur taldeek antolatutako ekintza da, eta 18:00etatik aurrera izango da Kultur Etxean. Tailerretan izena emateko: 944 060 990 eta 944 030 622 telefono-zenbakiak eta udala@zamudio.eus helbide elektronikoa.  

Ondarearen Europako jardunaldiak - Arimen Gaua Zamudioko Kultura Etxea

Orain dela urte bitik hona, Zamudiok Arimen Gaua ospatzen du urriaren 31n. Udalerriko nagusien jakituria oinarritzat hartuta eta adin guztietako herritarrek parte hartuta, lehengo ohitura gaur egungo eretara ekarri dute ikuspegi artistikotik eta ingurumenaren ikuspegitik. Etxeko olioz egindako kandelek argituko dute aurtengo desfilea, eta mozorro birziklatuak jantziko dituzte. Gainera, egun horretarako beren-beregi sortutako kopla zahar bat abestuko dute. Horregatik, mozorro birziklatuak egiten ikasteko tailer bat egongo da urrian zehar, eta koplak egin eta abesteko beste bat. Udalak eta herriko kultur taldeek antolatutako ekintza da, eta 18:00etatik aurrera izango da Kultur Etxean. Tailerretan izena emateko: 944 060 990 eta 944 030 622 telefono-zenbakiak eta udala@zamudio.eus helbide elektronikoa.  



15:20
15:20

Beldur Barik 2019

Txorierri, Txorierri | Txapelketa

Emakundek bultzatutako Beldur Barik lehiaketak 10 urte bete ditu eta Txorierrik bat egin du saioarekin. Honek gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren aurkako jarrerak bultzatzea du helburu. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta nesken ahalduntzea zein mutilen konpromisoa erakusten dituzten jarrerak sarituko ditu.

Beldur Barik 2019 Txorierri

Emakundek bultzatutako Beldur Barik lehiaketak 10 urte bete ditu eta Txorierrik bat egin du saioarekin. Honek gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren aurkako jarrerak bultzatzea du helburu. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta nesken ahalduntzea zein mutilen konpromisoa erakusten dituzten jarrerak sarituko ditu.



10:00
20:00

VII. Urri Gastronomikoa

Txorierri, Txorierri | Azoka

Urriaren 1etik 31ra VII. Urri Gastronomikoa ekimena antolatuko dute Uribek, Jata-Ondok, G Euskadik eta Euskadi Basque Countryk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak lagunduta. Hamaika Kolore, Hamaika Zapore lelopeko ekimen honetan menu bereziak, bisitak, ekitaldi gastronomikoak, tailerrak, dastaketak… etab prestatuko dira.

VII. Urri Gastronomikoa Txorierri

Urriaren 1etik 31ra VII. Urri Gastronomikoa ekimena antolatuko dute Uribek, Jata-Ondok, G Euskadik eta Euskadi Basque Countryk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak lagunduta. Hamaika Kolore, Hamaika Zapore lelopeko ekimen honetan menu bereziak, bisitak, ekitaldi gastronomikoak, tailerrak, dastaketak… etab prestatuko dira.



10:00
14:00

Inplantariak programa

Egaz Txorierri, Sondika | Ikastaro eta tailerrak

Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.  

Inplantariak programa Egaz Txorierri

Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.  



14:14
23:59

Erakusketa - “Mugimendua naturan, teknologia eta ametsak”

Kultur BIrika, Derio | Erakusketa

“Mugimendua naturan, teknologia eta ametsak”, Itsasne Zubiriren eskutik. Azaroaren 23ra arte, Kultur Birikan.  

Erakusketa - “Mugimendua naturan, teknologia eta ametsak” Kultur BIrika

“Mugimendua naturan, teknologia eta ametsak”, Itsasne Zubiriren eskutik. Azaroaren 23ra arte, Kultur Birikan.

 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»