Bizkargi dantza taldearen bosgarren urteurrena. Azaroaren 8an, 19:00etatik aurrera: dantza-kantu-poteoa (Gibelurdinek), dantza ikuskizuna (Tio Teronen Semeak), dantza-kantu-poteoa eta pintxoak (Anguleri kultur etxean).
Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.
“Mugimendua naturan, teknologia eta ametsak”, Itsasne Zubiriren eskutik. Azaroaren 23ra arte, Kultur Birikan.
Clyclecore Fitness, 13 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzat. Zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara, gimnasioan. Informazio gehiago: zorribike@zorribike.com.
“Munduko talderik onena. Athletic Klubaren istorioak”, Tomas Ondarraren eta Carlos Raneroren eskutik; BBK-k utzitakoa. Azaroaren 4tik 28ra, liburutegian.
Gabonetako ekintzetan izena ematea: azaroaren 7tik 17ra, Gaztetxean; 11tik 14ra, Ludotekan.