11:00-14:00 “Zelan sentitzen zara?”, Ludoteka In. 17:00-22:00 Show magikoa, Oliverren eskutik. Gaztetxean.
18:00 Elefante bitxi bat umeentzako txotxongiloak, Zabaloetxeko Kultura Etxean.
18:00 Nagusien jaia, Kultur Birikan. Ipar Alde abesbatzaren emanaldia. Udalak eta Nagusien Etxeak antolatua.
18:00 Gabonetako postre tailerra, Gaztestazioan.
18:00 Ipuinak dantzan, Ana Apika ipuin-kontalariarekin. Kultura Aretoan. 20:00 Azken barikuak: Natali taldea, Oxangoiti tabernan.
18:30 Bizkargi dantza taldearen saioa, frontoian. Bertan 60 lagun inguru batuko dira: oraingo eta lehengo dantzariak, Zintarritik taldeko musikariak eta Itallen eskolako bertsolariak.
Derioko XII. Argazki Lehiaketaren argazkirik onenak. Azaroaren 25etik urtarrilaren 13ra arte.
Teknogune Txorierri hirugarren aldiz egingo da abenduaren 26an eta 27an, Kultur Birikan. Egitasmoa 16 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat da, eta oporraldian eskolaz kanpoko jarduera zientifikoak eta teknologikoak eskaintzea du helburu. Gazteek Phyton programazio-lengoaiaren oinarriak jasoko dituzte eta ikasiko dute laser bidezko grabatuak egiten eta beso robotiko bat erabiltzen.
16:00-21:00 Gabonetako jolas-parkea, kiroldegian.