Liburuen rallya, apirilean. 40 euroko txartelak zozkatuko dira Zamudioko Liburu-dendan gastatzeko. Informazio gehiago, udal-liburutegian.
Apirilean eta maiatzean hainbat kontzertu izango dira Baserri Antzokian, Derion. RockinBilbo webgunean azaldu dutenez, pandemia dela-eta Bilboko Azkena aretoa itxita dago eta programazioa Baserri Antzokira eraman da. Besteak beste, Avalanch, Moonshine Wagon, Amann & The Wayward Sons eta King Sapo taldeak konfirmatu dira.