Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Zeberri Lezamako udal-aldizkarian jakinarazi dutenez, Gure Zirkua ekainaren 17tik uztailaren 3ra bitartean izango da udalerrian. Emanaldiak asteburuetan izango dira: emanaldi bat barikuetan eta emanaldi bina zapatuetan eta domeketan. Sarrerak maiatzaren 30etik aurrera egongo dira salgai www.gurezirkua.eus webgunean. Gure Zirkua euskara hutsean egiten den zirku bakarra da gaur egun. Maiatzean eta ekainean informazio gehiago zabalduko da gizarte-sareen bidez.
Sondikoztarrek ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatuko dituzte San Joan jaiak. Jaiak ohi bezala disfrutatzeko gogo bizia dugu herritarrok, normaltasunez, eta hori dakitela, Sondikako Udalak eta herriko elkarteek ahalegin handia egin dute, “bi urteren ostean herritarrei jai-egitarau erakargarria baino erakargarriagoa eskaintzeko, adin eta gustu guztientzat; herritar guztiengana ailegatu nahi dugu eta”, azaldu digu Estibaliz Atxalandabaso kultura-zinegotziak. Jai-egitarauak, gainera, nobedadeak dakartza.
Loiuko alkateak, Josu Andoni Begoñak, bere webgunean jakinarazi du San Pedro eta Santa Luzia jaietako egitaraua. Jaiek 10 egun iraungo dute eta guztientzako ekintzak izango dira; kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak eta umeentzako ikuskizunak, haien artean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |