Abenduaren 6an, zapatua, NEKAZAMUDIO elkartearen bukaera izango dela adierazi du elkarteak berak. Honen inguruan, elkarteak azpimarratu du “ezinezkoa” dela “gure proiektu hurbilak aurrera egitea ez bada ulertzen danon eskuetan dagoela lurretik era jasangarrian bizitzeko apustuari laguntzea”.
Sondikako Altzora Euskara Elkarteak autobusa antolatu du Durangoko Azokara joateko. Abenduaren 6an, zapatua, izango da irteera hau. Irteera goizeko 11:00etan izango da Sondikako San Juan autobus geltokitik, eta itzulera arratsaldeko 18:00etan Durangotik.