Genetic Fitness zentroa ireki dute Zamudion

Aikor aldizkaria mar 20 Zamudio

BAIGENE euskal konpainiak Genetic Fitness zentroa ireki du Zamudioko Parke Teknologikoan. Prentsa-ohar batean azaldu dutenez, bertan Baigene metodoa erabiltzen dute, “munduan aitzindaria dena”. Erabiltzailearen genetika eta sasoia aztertuta, ahalik eta entrenamendu eta nutrizio-planik eraginkorrena egiten dute, haren beharrizanetara egokitzeko.

Funi-car proiektuak irabazi du Ideia Ekintzaileen Bideoen Lehiaketa

Aikor aldizkaria ots 05 Derio

Joan den eguenean, otsailak 1, eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Ideia Ekintzaileen Bideoen 2023ko Lehiaketaren sariak banatu ziren Derioko Kultur Birikan. Furni-car proiektua izan da lehiaketaren bostgarren edizioko irabazlea eta hurrengo proposamen hau egiten du: indarrean dauden ingurumen araudien eraginez, zirkulaziotik kanpo dauden ibilgailuei bigarren bizitza ematea eta etxeko altzari edo dekorazio-elementu bihurtzea.