Maiatzaren 4an izango da Loiuko Gazte Eguna

a: Loiuko Bakarrak api 17 Loiu

Loiuko Bakarrak gazte-elkarteak antolatuta, maiatzaren 4an ospatuko da Gazte Eguna Loiun. Aurreko edizioetan moduan, egun osoko egitaraua prestatu dute herriko zein inguruko gazteek ederto pasatu dezaten. Eguna hasteko, sormen-tailerra egingo dute 12:00etatik aurrera, eta 13:30ean triki-poteoa egongo da. Gazteen bazkaria 15:00etan izango da, eta bertan parte hartzeko, 686 256 854 telefono-zenbakira idatzi behar da. Menu beganoa nahi bada edo intolerantziarik izanez gero, hori ere zehaztu behar da. Sakatu elektrotxarangak Loiuko bazterrak girotuko ditu arratsaldean, eta kontzertuak 23:00etan hasiko dira: Nazka, Steady Rockets eta Amooma.

Jaietako azokan parte hartzeko deia zabaldu dute Derion

Aikor aldizkaria ots 28 Derio

San Isidro jaietako baitan, herri azoka egingo da Derion, maiatzaren 11n. Besteak beste, erakusketak, tailerrak, derioztarrek egindako artisau-lanak eta informazio-gunea izango dira azokan. Bertan parte hartu nahi duenak mezua idatzi behar dio jai-batzordeari, hurrengo helbide elektroniko honetara: sanisidrojb@gmail.com.

San Martin irudietan

a: Juanjo Ortiz 2023 aza 13 Sondika

Bizkargi bederatzi urte dantzan

Aikor aldizkaria 2023 aza 13 Larrabetzu

Sanmartinak gozatzeko prest

a: Instagram Ugerda 2023 aza 08 Zamudio

Milaka lagun hurbildu ziren Zamudiora

Aikor aldizkaria 2023 aza 07 Zamudio

Sua Akarbaltz Gauan

b: Idoia Andrés eta Iratxe Pirla 2023 aza 02 Larrabetzu

Gau Beltza irudietan

a: Idoia Andrés 2023 aza 02 Larrabetzu   Sondika

Urteko gaurik beldurgarriena BANen

Aikor aldizkaria 2023 urr 31 Derio

Gau Beltzaren zain

a: Lekittoko Deabruak 2023 urr 27 Txorierri

Giro ezin hobea Txorierri Egunean

Aikor aldizkaria 2023 urr 26 Derio