api 17 Loiu
Loiuko Bakarrak gazte-elkarteak antolatuta, maiatzaren 4an ospatuko da Gazte Eguna Loiun. Aurreko edizioetan moduan, egun osoko egitaraua prestatu dute herriko zein inguruko gazteek ederto pasatu dezaten. Eguna hasteko, sormen-tailerra egingo dute 12:00etatik aurrera, eta 13:30ean triki-poteoa egongo da. Gazteen bazkaria 15:00etan izango da, eta bertan parte hartzeko, 686 256 854 telefono-zenbakira idatzi behar da. Menu beganoa nahi bada edo intolerantziarik izanez gero, hori ere zehaztu behar da. Sakatu elektrotxarangak Loiuko bazterrak girotuko ditu arratsaldean, eta kontzertuak 23:00etan hasiko dira: Nazka, Steady Rockets eta Amooma.
ots 28 Derio
San Isidro jaietako baitan, herri azoka egingo da Derion, maiatzaren 11n. Besteak beste, erakusketak, tailerrak, derioztarrek egindako artisau-lanak eta informazio-gunea izango dira azokan. Bertan parte hartu nahi duenak mezua idatzi behar dio jai-batzordeari, hurrengo helbide elektroniko honetara: sanisidrojb@gmail.com.