Gorantzaileak dantza-taldeak Jaéneko Santa Anaren erromerian hartuko du parte

a: Santa Anaren kofradia (Torredelcampo) api 24, 11:22 Sondika

Hijos de Jaén elkartearen eskutik, Gorantzaileak Sondikako dantza-taldea Jaénera joango da maiatzaren lehen asteburuan. Txorierriko dantzariek Torredelcampo herriko Miguelico muinoan egiten den erromeria tradizionalean hartuko dute parte. Erromeria hori Santa Anaren omenez egiten da. “Probintziako erromeriarik zalapartatsu, dibertigarri eta jendetsuenetako bat da eta Interes Turistiko Nazionaleko Festa izendatu dute”, azaldu dute.

Larrondo motozalez bete zen zapatuan

a: Txoribikers api 23, 12:51 Loiu

Txoribikers Loiuko motozaleen elkarteak antolatuta, motozaleen topaketa izan da asteburuan, Larrondon. Hitzorduan 500 moto inguru batu ziren, eta antolatzaileak oso pozik azaldu dira ekintzak izan duen erantzunarekin. Azaldu dutenez, antolatutako ekitaldi guztiak ondo irten ziren eta moto-ibilbidean 200 moto inguruk hartu zuten parte.

Autodefentsa feminista tailerra, Lezaman

a: Moreak, Lezamako Udala api 02 Lezama

Martxoaren 8a ospatu genuen PAI Bitartean zentroan

t eta a: Unax Jauregui, gizarteratze ikaslea eta Jazmín M. Algarín, esku-hartze sozialaren psikologia ikaslea mar 26 Derio