Hainbat herritar batu dira Sondikan, eraso matxista gaitzesteko eta emakumeari babesa emateko

a: Garrasia talde feminista api 19, 10:55 Sondika

Sondikan atxilotutako gizon bat behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du epaileak, bikotekidea bahitu, tratu txarrak eman eta erasoa egitea leporatuta. Atzo arratsaldean, hainbat sondikoztar batu ziren Ikurrina plazan, eraso matxista gaitzesteko eta hura jaso duen emakumeei eta senideei babesa emateko. Deialdia Sondikako Udalak eta Garrasia herriko talde feministak egin zuten, eta bertan elkarrekin kaleratutako adierazpena irakurri zuten.

Elkarretaratzera deitu dute arratsalderako Sondikan, herrian izandako eraso matxista salatzeko

Aikor aldizkaria api 18, 14:36 Sondika

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen astelehenean Sondikan, bikotekideak haren kontrako salaketa aurkeztu ondoren. Emakumeak salatu zuenez, gizonak bahitu zuen, tratu txarrak eman, eta sexu erasoa egin zion. Akusatua asteartean eraman zuten epailearen aurrean, eta horrek behin-behinean espetxeratzeko agindua eman zuen. Sondikako Udalak eta Garrasia talde feministak adierazpen bateratua kaleratu dute eraso matxista gaitzesteko, eta elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, Ikurrina plazan.

Fardela kentzeko orduan

t: Ursula Tomas Almagro, psikologoa eta neuropsikologoa - a: Pixabay / PublicDomainPictures api 03 Txorierri

Autodefentsa feminista tailerra, Lezaman

a: Moreak, Lezamako Udala api 02 Lezama

Martxoaren 8a ospatu genuen PAI Bitartean zentroan

t eta a: Unax Jauregui, gizarteratze ikaslea eta Jazmín M. Algarín, esku-hartze sozialaren psikologia ikaslea mar 26 Derio