Logoa
Logoa

“Itzulerak beti dira itzelak”

  Gurean izan da  Txorierri

“Itzulerak beti dira itzelak”

Fran UriasHesian taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea

Oholtza zapaldu gabe sei hilabete eman ondoren, Hesian taldeak 2018ko lehenengo kontzertua eskaini zuen Derioko San Isidro jaietan. Fran Uriasekin aritu gara Sakanako taldeari buruz eta esku artean duten lan berriaren gainean.  

“Erraza da Go!azen-eko pertsonaiekin bat etortzea”

  Gurean izan da  Txorierri

“Erraza da Go!azen-eko pertsonaiekin bat etortzea”

Iholdi Beristain Martinez, abeslaria eta aktorea

Go!azen telesaileko neska-mutilak Txorierrira hurbildu dira maiatzean, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak gonbidatuta. Saioak ikusmin handia sortu zuen eta Baserri Antzokia gaztez bete zen eskaini zituzten emanaldi bietan. Iholdi telesaileko aktoreetariko bat da eta bertan Nahiaren papera egiten du.

“Areto-futbolak jarraitu behar du lanean, bere lekua hartzeko”

  Gurean izan da  Derio

“Areto-futbolak jarraitu behar du lanean, bere lekua hartzeko”

Venancio López l Espainiako areto-futbol hautatzailea

 Bere izena ez da oso ezaguna, baina Venancio erreferente bat da munduan, areto-futbolari dagokionez. Bilbotarra Espainiako selekzioaren hautatzailea da, eta Gabonetan Pozgarri taldeak antolatutako areto-futbol Campusean hartu zuen parte Derion. Luxuzko laguntza.

“Magoen artean ez dago sekreturik”

  Gurean izan da  Txorierri

“Magoen artean ez dago sekreturik”

Asier Kidam l magoa

Beti esaten da magoek ez dituztela euren trukoak ezagutzera ematen, baina Asier Kidam (Gasteiz, 1984) magoak salbuespena azaldu digu: jendeari ez, baina magoen artean, bai, ordea. Asierrek Larrabetzu bisitatu zuen Euskararen Eguna zela-eta, eta, besteak beste, magia eta euskarari buruz hitz egin dugu berarekin.

“Hau bakarrik independentzia aldarrikatuta amaituko da”

  Gurean izan da  Txorierri

 “Hau bakarrik independentzia aldarrikatuta amaituko da”

Feliu Ventura, kantautorea

Xátivako musikariak Lezaman, irailean, Kataluniako erreferendumari babesa emateko antolatu ziren ekintzetan hartu zuen parte. Azken asteotan izandako gertakizun nagusiak eduki ditugu hizpide berarekin.  

“Beti nahi dut irabazi”

  Gurean izan da  Larrabetzu

“Beti nahi dut irabazi”

Ibai Pérez, palaria

Ibairen izena ez da Fusto edo Gaubekarena bezain ezaguna, baina gaur egun munduko palaririk onena da, Innpala pilotarien enpresak egiten duen sailkapenaren arabera. Ez da harritzekoa, aurten binakako zein banakako txapelak irabazi baititu. Abuztuan, Larrabetzun erakutsi zuen bere maisutasuna.

“Badut arantza bat telebistarekin”

  Gurean izan da  Zamudio

“Badut arantza bat telebistarekin”

Joseina Etxeberria, esataria

Gaztea irratiko esataria Xtreme lehiaketa aurkezten ibili zen Lagatzu Egunean. Muturreko esperientzia bizi izan zuten parte-hartzaileek. Eta aurkezleak? “Bai, nahiko muturrekoa. Eguraldiak ez zigun asko lagundu, baina bai animoak. Larunbat goiz-pasa benetan polita egin genuen. Ze rollo ona!”. Berarena bezain rollo ona.

 

 

“Lantokietan dago sindikalismoaren benetako indarra”

  Gurean izan da  Txorierri

“Lantokietan dago sindikalismoaren benetako indarra”

Ainhoa Etxaide, LAB sindikatuaren idazkari nagusi ohia 

Maiatzaren Lehenaren haritik, Ainhoa Etxaide LABek Txorierrin antolatutako ekintza batzuetan hartu zuen parte. Aikor! aldizkariak aukera aprobetxatu zuen Etxaiderekin, besteak beste, sindikatuari eta gaur eguneko egoera sozio-politikoari buruz hitz egiteko. Etxaidek asteburu honetan utzi du LABeko idazkaritza nagusia eta hau da eman duen azken elkarrizketetako bat.

“Gizartea ezin da ulertu zientziarik gabe”

  Gurean izan da  Derio

“Gizartea ezin da ulertu zientziarik gabe”

Juan Ignacio Pérez l Zientzia kulturaren katedrako zu­zen­daria

Juan Ignacio Pérez Kultura Zientzia katedrako Zuzendaria Baserri Antzokian izan zen martxoaren 27an "Korrika Egiteko Jaioak" izeneko hitzaldia emateko. Zientzia dibulgatzaileak gizakiok korrika egiteko gaitasun anatomiko eta fisiologikoez aritu zen, eta baita ahalmen honen jatorriaz. Horrez gain, zientzia ezagutzak gure eguneroko bizitzan eta gizartean duen berebiziko garrantziaz mintzatu zitzaigun.

“Gaur eguneko sorkuntza estetikan galtzen da”

  Gurean izan da  Sondika

“Gaur eguneko sorkuntza estetikan galtzen da”

Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldeko abeslaria

Gernikako taldearen bira bukatzen ari da, Phoenicoperus azken diskoarekin.  Sondikako inauterietan eskaini zuten eta jende mordoa erakarri zuen. Azken diskoko abestiak eta garai guztietakoak entzun ahal izan ziren bertan. Karpa erraldoia adin askotako jendez bete zen ia ordu biko zuzenekoa entzuteko, eta Ken Zazpik ez zuen hutsik egin. Hala ere, abeslariak aipatu du gaur eguneko musikak ez diola behar besteko garrantzirik ematen kantuari, estetikari baizik.

“Gospela euskaraz egiten duen talde bakarra gara”

  Gurean izan da  Txorierri

“Gospela euskaraz egiten  duen talde bakarra gara”

The Upper Room, talde gipuzkoarra

Azken bolada honetan, behin eta berriro hurbildu da Txorierrira The Upper Room gospel taldea. Abenduan, besteak beste, Lezaman eta Derion egon ziren. Donostiarrek gospel musika euskaraz egiten duen talde euskaldun bakarra osatzen dute eta hori aitzakia ezin hobea da eurekin hitz egiteko.

Harkaitz Cano, idazlea: “Istorio-kontalaria naiz”

  Gurean izan da

a: Sushi Maky

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sorkun, abeslaria: “Metamorfosi sakona eduki dut pertsonalki zein musikalki”

  Gurean izan da  Derio  Txorierri

Sorkun, abeslaria: “Metamorfosi sakona eduki dut pertsonalki zein musikalki”

Mikel Losada, aktorea: “Zorionez, gero eta film ge

  Gurean izan da

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juan Carlos Alonso, psikologoa: “Frustrazioa inportantea da autoestimu positiboa izateko”

  Gurean izan da  Derio

Juan Carlos Alonso, psikologoa: “Frustrazioa inportantea da autoestimu positiboa izateko”