Logoa
Logoa

Kontxa amets

  Kirolak  Larrabetzu

Kontxa amets

Izaro Lezkano Pereiro, arraunlaria

Larrabetzuko arraunlariak gogotsu ekingo deutso denboraldi barriari. Kadete kategorian eta doble skull modalitatean lortutako Bizkaiko eta Euskadiko txapelak berrestea dau helburu, baita Espainiako txapelketan emaitza hobea izatea be. Hori guztia arraunketan denak emonda disfrutatuz egingo dau.

Gela Pedagogikoa, 20 urte gaztetxoengan txirrindularitzarako zaletasuna bultzatzen

  Kirolak  Derio

“Ikasi, bizikletaz gozatuz” lelopean, eta Migel Madariagak eta Euskadi Fundazioak bultzatuta, Gela Pedagogikoak 20 urte daramatza gaztetxoak txirrindularitzan hezten. Hala, urte hauetan 2.500 bat umerekin egin du lan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Zamudioko Rallya 6. aldiz egingo da asteburu honetan

  Kirolak  Zamudio

Zamudioko Rallya 6. aldiz egingo da asteburu honetan

Zamudio Racing eta Real Peña Motorista Vizcaya elkarteek Zamudioko Rallya antolatu dute seigarren aldiz, asteburu honetarako, azaroaren 16 eta 17rako. Rallya antolatzeko, hainbat erakunde eta babesleren laguntza izan dute, Zamudioko Udalaren, barne. Baita Magalarte Zamudioko upeltegiarena ere, eta bertan, hain zuzen ere, aurkeztu dute rallya gaur goizean. 

Emakume Pilotarien 4. Topaketa, Larrabetzun

  Kirolak  Larrabetzu

Zapatuan, azaroaren 10ean, Emakume Pilotarien Topaketa antolatu zuten Larrabetzun. Txokoan herriko elkarteak 10 partida eta bazkaria prestatu zituen horren haritik. Giro ederra egon zen frontoian, emakumezkoen pilota bultzatzeko. Idoia Andresek argazki galeria eskaini digu. 

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Iker Vicente aizkolariak irabazi du Loiu Larrakoetxe Sari Berezia

  Kirolak  Loiu

Iker Vicente aizkolariak irabazi du Loiu Larrakoetxe Sari Berezia

Iker Vicente nafarrak Larrakoetxe Sari Bereziaren lehenengo edizioa irabazi zuen zapatuan, azaroaren 10ean. Aitzol Atutxa bizkaitarra bigarren postuan gelditu zen eta Xabier Orbegozo 'Arria V' gipuzkoarra, hirugarrenean. Saioa Basque Sports enpresak antolatu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Loiuko Udaleko laguntzarekin.

Pilota, protagonista asteburu honetan

  Kirolak  Txorierri

Pilota, protagonista asteburu honetan

Pilota tradizio handiko kirola da Txorierrin eta asteburu honetan, pilotazaleak pozik ibiliko dira. Batetik, gaur hasiko da Lezamako Pilota Klubak urtero antolatzen duen Eskualdeko txapelketa. Aurtengoa 60. aldia izango da. Bestetik, bihar, azaroaren 10ean, Emakume Pilotarien Topaketa antolatuko dute Larrabetzun, laugarren aldiz.   

Kerman Lejarraga boxeolaria Basque Team-ean sartu da

  Kirolak  Txorierri

Kerman Lejarraga boxeolaria Basque Team-ean sartu da

Kerman Lejarraga Errebolberra boxeolari morgarrak bat egin du Basque Team elkartearekin. Fundazioa Eusko Jaurlaritzak eta EiTB irrati-telebistak sortu zuten 2007an, eta hark modalitate bakoitzean munduko onenak diren euskal kirolariak edukitzea du helburu.

Larrabetzuarrak, Emakume Master Cup txapelketatik kanpo

  Kirolak  Larrabetzu

Larrabetzuarrak, Emakume Master Cup txapelketatik kanpo

Domekan, urriaren 28an, lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da Matienako pilotalekuan. Lehenengoa lau larrabetzuarrek gainditu zuten promozio mailan, baina oraingo honetan guztiak gelditu dira txapelketatik kanpo. Hurrengo hitzordua bikoteen txapelketa izango da urtarrilean.   

Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa martxan dago

  Kirolak  Txorierri

Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa martxan dago

Urriaren 21ean, lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa hasi zen Gasteizen. Txapelketak gero eta arrakasta gehiago dauka, gero eta pilotari gehiagok parte hartzen dutelako: iaz, 80 neska sartu ziren lehian eta aurten, 92: 12 pilotari arituko dira lehen mailan eta 80, promozioan. Gehienak euskaldunak dira (31 bizkaitar, 29 gipuzkoar eta 10 nafar), baina kanpoko batzuk ere badaude (Errioxako 5, Kataluniako 12, Aragoiko 4 eta Mexikoko 1). Txorierritar batzuek ere hartuko dute parte txapelketan.

Aizkolaririk onenek erakustaldia eskainiko dute Loiun, azaroan

  Kirolak  Loiu

Aitzol Atutxa bizkaitarra, Iker Vicente nafarra eta Xabier Orbegozo “Arria V” gipuzkoarra gaur egungo aizkolaririk onenetarikoak dira, eta Loiun, Larrakoetxeko probalekuan, zuzenean ikusteko aukera izango dugu azaroaren 10ean. Ekitaldia Basque Sports plataforma berriak antolatu du. Aizkolariek 14 kanaerdiko moztu behar izango dituzte. Azkarrenak txapela eta 1.000 euro jasoko ditu saritzat.

David Naredo aizkolaria nagusitu zen Larrabetzun

  Kirolak  Larrabetzu

Bertan 2. mailako Bizkaiko Aizkolari Txapelketa egin zen zapatuan eta David Naredo txapelduna izan zen.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Belar artifizial berria dauka Errekalde futbol zelaiak

  Kirolak  Zamudio

Zamudioko Udalak herriko futbol zelaiko belar artifiziala berritu du eta hori irailaren 19 aurkeztu zuten Zamudio KE taldeko eta Udaleko ordezkariek. Lanak udan egin ziren eta, guztira, Udalak 150.000 euro inguru inbertitu ditu berrikuntza egiteko. Belarra ordezkatzeaz gain, ureztapena, ateak eta zelaiaren inguruko aldea ere berritu dira. Beraz, bertan jokatzen duten taldeek eremu ederra izango dute ate baten atzean, beroketa ariketak egiteko. Errekalde zelaia Zamudio KEren beheko mailako taldeek erabiltzen dute.   

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ioritz Aurrekoetxea trial txirrindularia fin dabil

  Kirolak  Derio

Ioritz Aurrekoetxea trial txirrindularia fin dabil

Ioritz Aurrekoetxea derioztarra gogotsu etorri da oporretatik eta emaitza onak lortu ditu trial txirrindularitzaren azken txapelketetan. Irailaren 8an, Open Norte txapelketa irabazi zuen Lapatzako trialparkean, Gasteizen. Era berean, irailaren 15ean, hirugarren postua lortu du Lizarrako txapelketan. 

Txirrindulariek hitzordua dute Zamudion

  Kirolak  Zamudio

Txirrindulariek hitzordua dute Zamudion

Urtero moduan, txirrindulariak eta zaleak Zamudio – Zamudio zikloturistan batuko dira irailaren 15ean. Saioa 30. aldiz egingo da aurten. Txartelak eta kamisetak 09:30etik 11:00etara banatuko dira Bidekoetxe parkean, eta 12:30ean umeei zuzendutako mountain-bike zirkuitua egongo da. 

Iker Echevarria eta María Zorroza, Lezamako Mugetatik lasterketaren txapeldunak

  Kirolak  Lezama

Iker Echevarria eta María Zorroza, Lezamako Mugetatik lasterketaren txapeldunak

a: Gaizka Peñafiel

Mugetatik kirol klubak Lezamako Mugetatik mendi lasterketa antolatu zuen joan den domekan, hamahirugarren aldiz. Aurtengo ibilbidea 26,5 kilometrokoa izan da eta lasterketan hiru kategoria egon dira: Senior, Beteranoak eta Lezama, bai emakumezkoen, bai gizonezkoen mailan.