2017/10/08 08:30

Galarregira (Bizkaia)

Galarregira (Bizkaia)
Lezamako herriko plaza, Lezama
Hurrengo igandean, urriak 8an, Galarregira (Bizkaia) joango gara. Nabarnizeko Ikazurieta auzoan hasita PR BI-174 (Horreoko Ibilbidea) jarraituz Galarregira hurbilduko gara (600 mkoa). Itsasaldeko gailur honetatik, Iluntzar (726 mkoa) itzalean egonda eta “ehun urteduna“ kontsideratuta, Bizkaia eta Gipuzkoako kostalde eta barruko ikuspegi politak ikusi ahal izango ditugu. Ibilbide erraza da, teknika zailtasun gabekoa, egun erdikoa eta edonork egiteko egokia. Gutxi-gorabeherako denbora, oinez: 3 ordu. Desnibela: +340m. Ordua: Lezamako Plazan 8.:30ean Bazkidea: Dohanik. Bazkidea ez bazara: 15€ Agur bero bat.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).