Logoa
Logoa

Perretxikotan Gorbeiara

2018/09/29 - 2018/09/30

Zamudioko autobus geltokia | Zamudio

Astebururako irteera prestatu du oraingoan Zizegorri mikologi taldeak. Irailaren 29 eta 30erako hain zuzen. 29an goizeko 7:00etan irtenda autoz joango dira Gorbeia ingurura. Bazkaldu, afaldu eta lo Gorbeiako aterpean egingo da.

Txorierriri bira, oinez. Aurten hirugarrenez.

2018/06/02 Egun osoa

Txorierri | Txorierri

Ekaiaren 22an, zapatuz, "Txorierriko bira, oinez" mendi ibilaldia egingo da. Berbalagun talde baten ideia legez hasi zen, etaTxorierriko mendi taldeen laguntzaz antolatzen dena.
Osorik (51 km) edo zati bat. Norbereran indarrak neurtu.
Aurten ibilaldi osoak 51 km. izango ditu. Baserri Antzokian hasi eta bertan amaituko da. Urtero legez bakoitzak bere indarrak ondo neurtzea eskatzen da eta ahal duen zatia edo zatiak egitea.
Ordutegia.
8etan Baserri Antzokian dago zita jarrita. Hortik aurrerakoak gutxi gora beherako orduak dira. Larrabetzun 11:10etan, Artxandan (Leon jatetxean) 13:40etan, Erandio Goikoako elizan 16:10etan. Lauroetan 17:50etan eta azkenean Baserri Antzokian berriro 19:35etan.
Amaieran Torrelarragoiti txokoan, gura duenarentzat, afaria egongo da.
Informatzeko eta izena emateko Berbalagunaren telefonoan: 635 75 35 95

Ibilibidea "maps"en dago. Berau eta bidea erreztuko dituzten argazkiak ikusteko sakatu hemen

Derioko Kukuke Antzerki eskolak bere urteroko emanaldia ekainaren 5ean

2018/06/05 18:00

BAN | Derio

Ekainaren 5ean, Baserri Antzokian, Kukuke antzerki eskolak bere urteroko emanaldia eskainiko du.

Maiatzean badago euskaraz zer ikusi, zer entzun

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzean badago euskaraz zer ikusi, zer entzun

Txorierrin eta bere inguruan, maiatzean badago zer entzun eta zer ikusi. Euskaraz jakina. Hona hemen berbalagunen KULTUR AGENDA

"Erradikalak gara" bertsotan / berritsuketan. Baserri Antzokian Tximintxen eskutik

2018/06/01 20:00

BAN | Derio

Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria). Baserri Antzokian ekainaren 1ean. Barikua. Arrastiko 20:00etan. Tximimintx euskara taldearen eskutik
"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahiean. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.

"Ez dok hiru" Baserrri Antzokian Tximintxen eskutik

2018/05/27 18:30

BAN | Derio

EZ DOK HIRU. Euskal musikaren benetako istorioa da Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren azken obra. Maiatzaren 27an, domeka, Baserri Antzokian izango dira bere bertsio askutikoan. Arratsaldeko 18:30etan.

Hona hemen obra honetaz hainbat aipamen:
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko kanporaketa Derion

2018/04/15 17:30

Gurea Aretoa | Derio

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa fase berrian sartu da. Udaberriko fase honetako kanporaketa bat Derion izango da, Apirilaren 15a, domekaz, arrastiko 17:30etan Gurea aretoan. Hauexek izango dira parte hartuko duten bertsolariak: Malen Amenabar, Koldo Gezuraga, Aissa Intxausti, Iñigo Kortazar, Enare Muniategi, Mikel Retolaza

"Revolta Permanent" taldeko Iker Villa eta Iker Aginagaren ekitaldia

2018/04/19 19:00etan

BAN | Derio

Apirilaren 19an, osteguna 19:00etan Baserri Antzokian "Revolta Permanent" taldeko Iker Villa eta Iker Aginagaren ekitaldia

Txarriboda Bertso-afaria Lauroetan

2018/02/23 21:30

Aurregoiti Taberna Derio

Urtero legez, aurten be Txarriboda Bertso-afaria egingo da Lauroetako Aurregoiti tabernan . Bertsolariak: Xabi Paia eta Unai Iturriaga.

Zizegorriren eskutik "ezagutu boilurra Valdegobian"

2018/02/25 Egun osoa

Zamudio | Zamudio

Ezagutu boilurra Valdegobian. Zizegorri mikologia taldearen eskutik. Egitaraua kartelan dago eta hona hemen dastatuko den menua: JATETXE ARCENA BERRIA MENU -CREMA DE VERDURAS CON PATO A LA PLANCHA Y TRUFA - HUEVO TRUFADO A BAJA TEMPERATURA. -HONGOS SALTEADOS CON PATATAS TRUFADAS. -SOLOMILLO DE VACUNO CON FOIE Y LAMINAS DE TRUFA -POSTRE: TORRIJAS -VINO: CRIANZA (Umeen menua ere)