Urmenetak Gora euskal herrientsak liburua aurkeztuko du barikuan Marikobason

a: Asisko Urmeneta api 18, 11:49 Derio

Barikuan, apirilak 19, Asisko Urmenetak Gora euskal herrientsak liburua aurkeztuko du Marikobaso Espazioan, Derion. Aurkezpena arratsaldeko 7etan izango da. Saiakera grafiko honetan, Urmenetak omenaldia egiten die kulturaren transmisioan ezinbestekoak izan diren bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri: Kapitolina Buztintze Larrondori (Uxue, 1867), Malena Jauregiberri Erbini (Aloze, 1884), Jule Fernandez Zabaletari (Iruñea, 1898), Katalina Alastuei Garaikoetxeari (Iruñea, 1899) eta Elbira Zipitria Irastortzari (Donostia, 1906).

Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak, gaurtik aurrera salgai

a: Katxiporreta api 08 Sondika

Porrotx eta Marimotots maiatzaren 17an izango dira Sondikako Kultur Etxean (SKE), Zorionak Marimotos ikuskizuna aurkezteko, eta sarrerak sei euroan erosi daitezke gaurtik barikura arte –apirilaren 8tik 12ra– liburutegian. Era berean, kutxabanken kutxazainetan eta webgunean ere eskuratu daitezke, eta sarrerarik egonez gero, SKEko txarteldegian, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Emanaldi bi egongo dira: bata 17:30ean hasiko da, eta bestea, 19:00etan.

KORRIKA irudietan

a. Aikor! eta AEK mar 21 Txorierri

Asteburuan artez eta kulturaz beteko da Loiu

a. Izaro Sauto margolaria, iazko edizioan mar 21 Loiu

Abesbatzen kontzertua Sondikan

Aikor aldizkaria mar 20 Sondika