api 18 Derio
Barikuan, apirilak 19, Asisko Urmenetak Gora euskal herrientsak liburua aurkeztuko du Marikobaso Espazioan, Derion. Aurkezpena arratsaldeko 7etan izango da. Saiakera grafiko honetan, Urmenetak omenaldia egiten die kulturaren transmisioan ezinbestekoak izan diren bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri: Kapitolina Buztintze Larrondori (Uxue, 1867), Malena Jauregiberri Erbini (Aloze, 1884), Jule Fernandez Zabaletari (Iruñea, 1898), Katalina Alastuei Garaikoetxeari (Iruñea, 1899) eta Elbira Zipitria Irastortzari (Donostia, 1906).
api 08 Sondika
Porrotx eta Marimotots maiatzaren 17an izango dira Sondikako Kultur Etxean (SKE), Zorionak Marimotos ikuskizuna aurkezteko, eta sarrerak sei euroan erosi daitezke gaurtik barikura arte –apirilaren 8tik 12ra– liburutegian. Era berean, kutxabanken kutxazainetan eta webgunean ere eskuratu daitezke, eta sarrerarik egonez gero, SKEko txarteldegian, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Emanaldi bi egongo dira: bata 17:30ean hasiko da, eta bestea, 19:00etan.