Kultura-ekintzak, Larrabetzun

Kultura-ekintzak, Larrabetzun
Txakur Gorria kolektiboa

Literaturaz berbetan ekimenaren arduradunek hitzorduak zehaztu dituzte ekainera arte. Martxoaren 6an, Katixa Agirreren Amek ez dute liburua edukiko dute hizpide; eta apirilaren 25ean, Edorta Jimenezen Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua lana. 

Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena ipuin-liburua aurkeztuko du maiatzaren 16an, Txakur Gorria kolektiboa Lauhazka. Kaiera bat jarraitzeko eta Ezpainetakoa liburuez arituko da ekainaren 20an. Solasaldi guztiak 19:00etatik aurrera izango dira Anguleri Kultur Etxean.

Bestetik, Domekak Hori Bain musika-saioen haritik, kontzertu hauek eskainiko dira Larrabetzuko gaztetxean: Ekiza, martxoaren 24an; Rafa Rueda, apirilaren 28an; Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, maiatzaren 19an; eta Ertzak, ekainaren 16an. Kantaldi guztiak 18:30ean hasiko dira.