mar 26 Larrabetzu
Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuak atzo, martxoak 25, aurkeztu zituen Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa eta Bizkaia Open, eta emakumezkoen kirola eta palarekiko grina sustatzearen garrantzia azpimarratu zuen. Bizkaia Open torneoari dagokionez, partidetako bat Larrabetzun jokatuko da, eta parte-hartzaileen artean Maldonado eta del Rio txorierritarrak izango dira.
mar 25 Larrabetzu
Atzo, martxoak 24, Txakolinaren Eguna ospatu zen Larrabetzun, eta plazan hainbat lagun batu ziren Txorierriko txakolin-egileen ardoak gozatzera: Sasikoetxe eta Gorka Izagirre (Larrabetzu); Garkalde, Erdikoetxe eta Basalbeiti (Lezama); eta Magalarte Zamudio. Gainera, baserriko produktuak eta artisau-produktuak ere ipini ziren salgai. Jakinarazitakoaren arabera, 1.025 kopa inguru saldu ziren eta salmentaren bidez batutako diruaren zati bat Gaztelumendi herriko abesbatzari emango diote; beste zatia Zaporeak elkartearentzat izango da.