Logoa
Logoa
aikor.eus

Zertan dabiltza gure datu pertsonalekin?

  Iritzia  Lezama

Auto berria erosi dugu pasa den abenduan. Aseguru-etxearen bulegora hurbildu ginen giltzak eskuratu eta berehala, polizatik auto zaharra kendu eta berria jar zezaten agintzera. 

Ohiko tramite hori betetzeko paper pilo bat sinarazi zidaten, tartean nire autoaren, eta pertsonaren, datuak "hirugarren enpresekin" partekatzeko baimen-ematea, formulario luze baten laukitxo ostendu txiki bat markatu ezean.

Markatu egin nuen, noski, horrela jokatuta datu pertsonalen merkataritzaren gurpiletik kanpo utziko nindutelakoan. Baina hara ezustea: "Robinson bezero" izendatu nindutela ikusi nuen aseguru-kudeatzailearen ordenagailuaren pantailan. Horretaz galdeturik, erantzun zidan datuak trukatzeko inongo zerrendatan agertu nahi ez dutenen zerrendan sartzeko eskaera zela, "Robinson zerrenda" deritzona (Crusoe jaunaren omenez, antza). Bai, ondo irakurri duzue: nik halako zerrenda "komertzialetan" ez agertzeko nahia adierazi, eta haiek ni zerrenda berezi batean sartu!

Hala ere gauden denok lasai, zeren gure Athletic maiteak lehenengo mailan dirauen bitartean ez baitugu beste ezertaz kezkatu beharrik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa