mar 26 Lezama
Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, The Sakamantekas taldeak kontzertua egingo du barikuan, martxoak 29, Oxangoiti Lezamako tabernan. Aguraineko taldearen esanetan, “lastategiko punka, rocka eta patxanga” egiten dute. Kontzertua 20:30ean hasiko da.
mar 25 Txorierri
Athleticek Mallorcaren kontra jokatuko du apirilaren 6an, 22:00etan, Sevillako Cartuja futbol-zelaian. Finalak ilusio handia piztu du zaleen artean, eta Txorierrin pantaila erraldoiak ipiniko dira partida ikusteko eta ekintzak egingo dira finala girotzeko. Sondikan, esaterako, pantaila erraldoia ipiniko da Ikurrinaren enparantzan, eta Derion, Sollube kalean. Gainera, Derion balkoi-lehiaketa antolatu da.