Logoa
Logoa

Herri bat dantzan

  Taldeak eta Elkarteak  Larrabetzu

Herri bat  dantzan

Bizkargi dantza taldea 

Aurten lau urte beteko dira Bizkargi Larrabetzuko dantza taldea sortu zanetik. Herrian dantzan ibilteko gogoa egon da beti, eta dantzariak gogo hori ase eta herria dantzan ipintzera etorri dira.

Udaberria gozo dator Derion

  Taldeak eta Elkarteak  Derio

Udaberria gozo dator Derion

Danerik Paraje! Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalak kanpainak ipini ditu abian, bezeroak saritzeko eta salmentak sustatzeko.

25 urte emakumezkoen alde lanean

  Taldeak eta Elkarteak  Derio

25 urte emakumezkoen alde lanean

Sutondoan Derioko emakumeen elkartea

Sutondoan elkarteko kideak 25. urteurrenaren ospakizunetan dabiltza murgilduta. Mende laurdena, emakumezkoak heziten eta ahalduntzen. Ibilbide horretan senideak, lagunak eta erakundeak inplikatzea lortu dute.   

Minez, odolez eta maitasunez tindatutako burruka

  Taldeak eta Elkarteak  Zamudio

Minez, odolez eta maitasunez tindatutako burruka

Zapata Gorriak Zamudioko talde feminista

Elina Chauvet “Zapatos Rojos” kaleko artelanaren egilea da. Egitasmoa Ciudad Juárezen jaio zen eta Italia, Argentina eta Erresuma Batuak bezalako herrietan errepikatu da. Helburua da muga geografikoak apurtu eta emakumeek pairatzen daben indarkeriaren gaineko eztabaida piztea. Txorierrira Zamudioko emakume talde baten esku ailegatu jaku, bertan Zapata Gorriak alkartea osatu dabelako.

Orratzez lotutako antzerki-txatalak

  Taldeak eta Elkarteak  Zamudio

Orratzez lotutako antzerki-txatalak

Con alfileres Zamudioko antzerki taldea

Izar berriak ditugu Txorierrin, Zamudion hain zuzen ere. Eta euren gaitasuna San Martin jaietan taularatu zuten jendaurrean, El rey Tiburcio busca novia sainetea antzeztu zuten-eta. Hala ere, hori ez da lehenengo aldia izan ikuskizuna eskaini dutena, Arimen Gauean Zugarramurdiko sorginei egindako epaiketa jokatu zutelako. Ana Gorostitzaga aktoreetariko bat da, eta bere eskutik ezagutu dugu zer dagoen agertokiaren atzealdean.

Taxi!

  Taldeak eta Elkarteak  Txorierri

Taxi!

FEMADE Txorierriko taxi-gidarien elkartea da, 90eko hamarkadan sortu zena. Gaur egun, 64 taxi daude haren barruan: 62 aireportuan; bat, Derion; eta beste bat, Zamudion. Taxiak gris kolorekoak dira. Raquel Sánchez eta Boni Arrieta elkartearen kideak dira eta euren ogibidea hurbildu digute.

Hegorik gabeko txorien txioak

  Taldeak eta Elkarteak  Loiu

Hegorik gabeko txorien txioak

Loiu Txori Bikers elkartea

Sei urteko bizitza dauka Loiu Txoribikers motozaleen elkarteak. Udaleko kide biren artean jarri zuten martxan, gaur egungo alkatea den Josu Andoni Begoña eta Haziendako zinegotzi ohia Gerardo Izquierdok. Motozaleen taldeak sei urte daramatza topaketak antolatzen urtero eta herriko hainbat ekitalditan parte hartuz, kilometroz kilometro.

Jaurtiketaren zirrara

  Taldeak eta Elkarteak  Zamudio

Jaurtiketaren zirrara

Txorierri ehiza eta arrantza elkartea

Ehiza eta gizakia betidanik ibili dira lotuta, eta Zamudion ere egon dira ia betidanik ehiztariak. Txorierri Ehiza eta Arrantza elkartea 1954an jaio zen. Gaur egun, taldeak 200 bazkide ditu eta baimenak eta lizentziak kudeatzeaz gain, plater-tiroketa ere sustatzen du. Aurten eremua homologatu nahi dute. Euren esanetan, jaurtitzea harrapatzen duen kirol horietako bat da.

Sustraietara bueltan

  Taldeak eta Elkarteak  Lezama

Sustraietara bueltan

Indartsu heldu dira Lezamako Gailur Mendi taldekoak euren 25. urteurrenera. Ospakizun hilabetea iraila izan arren, urte osoa daramatzate elkartearen mende laurdena ospatzen eta ekitaldi bereziak prestatzen. Iraila hilabete garrantzitsuena izan da, eta Gailur Egunaz gain, Himalaya, beste begirada bat bideoa proiektatu zuten herriko Kultur Aretoan, bestelako sorpresez gain.

Geure saskibaloiaren harrobia

  Taldeak eta Elkarteak

Txorierri Basketland SK

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Txakur Lagunak, Derioko txakur elkartea: Elkarbizi

  Taldeak eta Elkarteak

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Akordeoia, hurbilago

  Taldeak eta Elkarteak  Sondika

25 urte, mendirik mendi

  Taldeak eta Elkarteak

Argazkiak: Gailur

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Herriaren gazte arima berbizten Loiun

  Taldeak eta Elkarteak

Argazkiak: Loiuko Bakarrak

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bertokoren 20. urteurrena: Giro alaian eta musikaz

  Taldeak eta Elkarteak

Argazkiak: Bertoko

»» Ikusi argazki guztiak (15)