Bildots errea, nobedadea Larrabetzuko Txakolin Egunean

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 14a, 13:41
Apirilaren 1ean, domekaz, Txakolin Eguna izango da Larrabetzun. Aurtengo edizioan Txorierriko 15 ekoizle inguruk parte hartuko dute eta horrezaz gainera, nobedadea ere egongo da. Plazan 32 bildots erreko dituzte eta horiek dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Txakolin Egunari goizeko 10:00etan emango diote hasiera, eta goiz osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte; topa ofiziala eta bertso saioa, euren artean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).