Loiuko Paella Txapelketan izena emateko epea apirilean zabalduko da

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 29a, 13:04
Loiuko Beti Lagunak Jai-batzordeak III. Paella Txapelketa antolatu du herriko jai-egitarauaren barruan. Txapelketa ekainaren 30ean izango da liburutegi eta kontsultategi atzeko landetan, eta bertan Txorierriko herri guztietako lagun-koadrilek parte har dezakete. Izen-ematea apirilaren 30etatik maiatzaren 10era bitartean, 10:30etik 13:00era, egin behar da udaletxean (Etor). Koadrila bakoitzari lekua emango zaio aldez aurretik. Lekua 9 m-tik 18 m-ra bitartekoa izango da, partehartzaileen eskaeren arabera. Horrela, 9 m-ko lekua hartzen dutenek 40 € gehi 30 €ko fidantza ordaindu beharko dute, eta 18 m-koa nahiago dutenek, 80 € gehi 70 €ko fidantza. Jai-batzordeak etxolak muntatzeko tutuak jarriko ditu, eta toldoak utziko dizkie partehartzaileei. Koadrila bakoitzak bere toldoa ipini beharko du. Paellak egiteko, gasa ala egurra erabili ahalko da, eta antolatzaileek hurrengo materiala emango diete partehartzaileei: ura, egurra eta arroza. Azken hori SOS markakoa da, eta ezin izango da beste markarik erabili. Arauak Beste alde batetik, jai-batzordeak hurrengo arauak ezarri ditu, txapelketa jai-eguna izan dadin guztiontzat: -Ibilgailuak 8:00etatik 9:30era sartu ahal izango dira txapelketa-gunean; handik aurrera ezin izango da ibilgailurik bertan egon. -Ezin izango dira txosnak gunearen barrualderantz handitu. -Debekatuta egongo da edozein gauza, janari edo edaririk saltzea. -Herritik irteteko bideak libre utziko dira, anbulantzien edo antzekoen irteera ez eragozteko. -Toldoen tutuak garbi itzuli behar dira. -Zaborrontziak erabiltzeko eskatzen da. -Toldoen batzea eta fidantzen itzultzea uztailaren 4an egingo da udaletxean 10:00etatik 13:00era.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).