Txorierriko nagusiak Zamudion batuko dira ekainean

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 16a, 11:35
Ekainaren 2an, zapatuz, III. Nagusien Jaia egingo dabe Zamudioko kiroldegian. Bertan Txorierriko Nagusien Elkarte guztietako lagunak bilduko dira, eta oso egun berezia izango danez, ekitaldi sorta zabala antolatu dabe, gure nagusiek ederto pasatzeko. Holan, goizeko 11:30ean opariak banatuko dira, eta horren ostean kirola eta trebezia jokoak, besteak beste, egiteko aukera egongo da. Parketik paseotxo bat eman, eta 14:30ean bazkaria izango dabe kiroldegian. Bazkalostean areto dantzak eta erromeria egongo dira. Azken hori Bizargorri taldearen eskutik izango da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).